07:05

Mundua

BIELORRUSIA

Protasevitx kazetaria Minskeko kartzela batean dagoela baieztatu du Bielorrusiak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Sare sozialetan zabaldutako bideo batean, osasunez ondo dagoela eta tratu egokia jaso duela adierazi du. Hala ere, hitz horiek presiopean esandakoak direla salatu du Bielorrusiako oposizio buruak.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roman Protasevitx kazetaria Minskeko prebentziko kartzela batean dagoela baieztatu du Bielorrusiako Gobernuak. Iragan igandean, Greziatik Lituaniara zihoan Ryanairren hegaldi bat Minsk hiriburuan lur-hartzera behartu zuen Bielorrusiak kazetaria atxilotzeko.

Beraz, 26 urteko kazetaria non dagoen zabaldu du azkenean Bielorrusiako Gobernuak. Dena dela, baztertu egin du bere osasun egoerak okerrera egin eta ospitale batera eraman behar izan dutela.

Gaztearen amak hainbat hedabideri emandako informazioaren arabera, dei bat jaso zuen bere semea ospitaleratu egin zutela eta egoera larrian zegoela esanez. Bihotzeko arazoak aipatu omen zizkioten.

Bestalde, sare sozialetan zabaldutako bideo batean osasunez ondo dagoela eta tratu egokia jaso duela adierazi du atxilotutako kazetariak.

Grabazioan, Minskeko 1. kartzelan dagoela azaldu du eta ukatu egin du bihotzeko arazoak dituela. Aipaturiko bideoan dioenez, legearen arabera tratatu dute, kolaboratzen ari da eta aitorpen gehiago egin nahi ditu.

Bideoa argitaratu berritan, "torturatu" egin dutela salatu du oposizioak. Gainera, aurpegian makillajea duela eta sudurra hautsita omen duela dio. 

Svetlana Tikhanovskaya Bielorrusiako oposizioaren buruak salatu duenez, Roman Protasevitxek presiopean egin ditu bideoz zabaldutako adierazpen horiek. Halaber, berehala aske uztea eskatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena