10:45

Mundua

myanmarko estatu kolpea

Myanmarko batzorde militarrak Suu Kyi kargugabetuaren alderdira desegiteko agindu du

o.p. | eitb media

Militarrek izendatutako Hauteskunde Batzordeak "hauteskunde iruzurra" leporatu dio NLDri. Buruzagi demokrata sei delitugatik epaitua izango da, besteak beste Sekretu Ofizialen legea urratzeagatik.

  • Batzorde militarraren aurkako protestak Myanmarren.

    Batzorde militarraren aurkako protestak Myanmarren. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Myanmarko Hauteskundea Batzordeak iragarri du, Demokraziaren aldeko Alderdi Nazionala (NLD) desegin duela batzorde militarraren aginduz, Aung San Suu Kyi buruzagi kargugabetuaren alderdia.

Otsailaren 1eko estatu-kolpearen ostean birmoldatutako Hauteskunde Batzordeko zuzendari Thein Soe-k iazko azaroko hauteskundeetan "iruzur" egitea leporatu dio, eta alderdiko buruzagiei "traizioa" egiteagatik jazartzeko eskatu die agintariei, Myanmar Now bertako bitartekariak jakitera eman duenez.

Thein Soek gaur Naipyidon egindako bileran egin ditu adierazpenok, hauteskunde-sisteman izan daitezkeen aldaketak aztertzeko, alderdi politiko batzuekin egindako bileran, horietako asko militarren interesekin lotutakoak.

The Global New Light of Myanmar egunkari ofizialistak asteak daramatza Hauteskunde Batzordeak aurkeztutako ustezko frogak argitaratzen aurreko hauteskundeetan NLDk  10 milioi boto baino gehiago manipulatu izanaren inguruan.

Estatu kolpearen egunetik, militarrek etxean atxilotuta daukate Suu Kyi, eta sei kargu ditu bere aurka, horietatik larriena Sekretu Ofizialen legea urratzea, 15 urteko kartzelaz zigortua. Epaiketa hau Myanmrko Auzitegi Gorenean egingo dute azkenean. Halaber, gailu elektronikoen legez kanpoko inportazioagatik, covid-19agatik ezarritako arauak urratzeagatik, alarma eragiteagatik eta Estatuaren aurkako erasoak bultzatzeagatik ere epaituko dute. Ustelkeria ere leporatu diote, baina oraingoz ez dute kargurik aurkeztu.

Aurreko batzorde militarraren garaian (1988-2011) 15 urte etxean atxilotuta igaro zituen Suu Kyik, 75 urteko liderraren aurkako akusazio guztiak errefusatu dituzte haren abokatuek.

Suu Kyiren eta hautetsitako Gobernuko beste kide batzuen aurkako prozesu hauen aldi berean jarraitzen dute kalean protestek eta desobedientzia zibileko mugimenduak; segurtasun indarrek bortizki zapalduak, gutxienez 810 pertsona hil eta 5000 baino gehiago atxilotu baitituzte.

Min Aung Hlaing jenerala buru duen batzorde militarrak altxamenduaren osteko urtean buruan hauteskunde berriak antolatzeko konpromisoa hartu zuen, baina datarik zehaztu gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena