19:11

Mundua

Koronabirusa

Udan indarrean egongo den covid pasaportearen baldintzak adostu ditu EBk

EITB MEDIA

Ziurtagari horrek bidaiariari buruzko ondoko informazioa bilduko du: txertoa hartu duen, PCR proban negatibo eman duen edo gaitza pasatu duelako antigorputzak dituen.

  • Europako txertaketa ziurtagiria.

    Europako txertaketa ziurtagiria. ETBko bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko herrialdeak eta Europako Parlamentua akordio batera iritsi dira covid pasapartearen harira. Ziurtagiria uda honetan jarriko dute martxan, eta bidaiariari buruzko ondoko informazio eskainiko du: txertoa hartu duen, PCR proban negatibo eman duen edo gaitza pasatu duelako antigorputzak dituen.

"Covid ziurtagiri digitalari buruzko akordioa egin dugu. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak egindako behin-behineko itunari ongietorria ematen diot. Herritar guztien zirkulazio librea bermatzeko tresna oso azkar egin dugu", adierazi du Didier Reynders Justizia komisarioak Twitter sare sozialean idatzitako mezuan.

Ziurtagiria eleaniztuna izango da eta euskarri digitalean nahiz fisikoan eskuratu ahalko da. Europar Batasuneko covid ziurtagiri digitala jarriko diote izenburutzat eta uztailaren 1etik aurrera egongo da indarrean, Europa Press agentziak zabaldu duenez.   

Europako Parlamentuko eta Kontseiluko talde negoziatzaileek gaur lortutako akordioa 27 herrialdeek osoko bilkuran berretsi beharko dute aurrerago.

Itunaren arabera, herrialde batera iristean ziurtagiria aurkezten duten bidaiariei ezingo zaie eskatu koarentena egitea edo beste PCR proba egitea. Alabaina, irizpide bat baino ez da, tokiko gobernuen eskumena baita atzerritik heltzen diren bidaiariei zein neurri ezarri behar zaizkien erabakitzea. Edonola ere, balizko neurri horiek "proportzionalak" izatea eta pandemiaren bilakaeraren arabera aplikatzea eskatzen dute.   

Bestalde, ziurtagiriarekin lotutako PCR probak ez dira doakoak izango, baina diru-laguntzak ematea adostu dute, gastuei aurre egiteko eta herritar guztiek eskuragai izan ditzaten.  

Hasteko, 100 milioi euroko aurrekontua izango ditu herrialdeei bideratzeko eta PCR edo antigeno testak erosteko.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena