09:12

Mundua

AEBetako errepublikarrak

Mitt Romney errepublikarren primarioen lehen hitzorduan nagusitu da

Erredakzioa

Massachussetseko gobernadore ohiak botoen gehiengoa lortu du Iowan izandako lehen batzar herrikoian. Horrek hasiera eman dio AEBetako Alderdi Errepublikarren hauteskunde primarioei.

34:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iowan astearte honetan izandako AEBetako Alderdi Errepublikarraren hauteskunde primarioen lehenengo hitzorduan gailendu da Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohia. Romneyk zortzi botoei esker lortu du lehen postua.

Romneyk 30.015 boto eskuratu ditu eta Rick Santorum senatari ohiak, berriz, 30.007. Historian batzar herrikoietan inoiz eman den garaipen estuena da. Aurreko marka George H.W Bush eta Ronald Reagan presidente ohiek hautsi zuten, 1980ko Alderdi Errepublikarraren primarioetan bi puntuko aldea eman zenean.

Bozketa aurreko inkestetan Romneyren garaipena argi bazegoen ere, Santorumek ezustekoa eman du eta lidergoa lortzeko borrokan sartu da, hautesleriaren parte batek zalantza anitz erakutsi zuelako.

Iowako 'caucus'ek (batzar herrikoiak) hasiera eman dio AEBetako Alderdi Errepublikarren hauteskunde primarioei. Hauetan gailentzen dena Barack Obama presidentearen aurkaria izango da azaroaren 6an izango diren AEBetako hauteskundeetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena