17:11

Mundua

EKIALDE HURBILA

Gazako herritarrak aterpea bilatzen ari dira, lurreko erasoaren mehatxupean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Israelgo Armadak soldaduak bidali ditu Gazako mugara eta erreserban zituen 9.000 militar mobilizatu ditu. Gutxienez, 119 palestinar, tartean 31 adin txikiko, eta 7 israeldar hil dira astelehenetik.

2:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

40 bat minutuko bonbardaketa gogor batek blokeatuta eta zigortuta dagoen Gazako eremua astindu du gaur goizaldean, eta herritarrak txikizio eta heriotza gehiagoren artean esnatu dira.

Gazan harrapatuta dauden bi milioi herritarrak erasoaldiak pairatzen ari dira, Israelen bonbardaketen eta milizia palestinarren koheteen artean. Gainera, ez dago baretzeko zantzurik, Israelek uko egin baitio su-etenari, eta lurreko erasoa prest du.

Gaur Eid al Fitren bigarren eguna da, Ramadamaren amaierako jaiegunetako bigarrena, baina kaleak hutsik daude, trafikorik eta oinezkorik gabe, eta azokak, dendak, merkataritza zentroak, jatetxeak eta kafetegiak, itxita.

Israelen 50 bonbardaketa sorta

Israelek lurreko eta aireko erasoa egin du bart, astelehenetik egin duen handiena, 150 helburu jomugan. Hala, 160 hegazkinek, lurreko indarrek eta tropa blindatuk 50 bonbardaketa sorta egin dituzte ordubetean.

Bitartean, milizia palestinarrek 1.800 kohete jaurti dituzte Israelera, baina 430ek huts egin eta zaurituak eragin dituzte.

Israelgo Armadak, gainera, jakinarazi du 30 miliziano hil dituztela gutxienez.

31 adingabe hilda

Hala eta guztiz ere, astelehenetik 31 dira hil dituzten adingabeak, 19 emakumeak, eta zibilak, hamaika.

Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak berretsi du zibilak eta azpiegitura zibilak babestu egin behar direla erasoen aurrean, nazioarteko zuzenbidea errespetatuz, eta salatu du 24.000 ikasle joaten diren 31 eskola suntsitu dituztela gutxienez. Osasun zentro bat ere suntsitu omen dute.

Babesa atzerritik

Ehunka pertsonak gurutzatu dute Libano Israelekin bereizten duen hesia palestinarrei babesa emateko.

Bestalde, Israelgo Armadak mezu batean baieztatu du tankeek "abisu tiroak" jaurti dituztela horiei aurre egiteko.

Jordaniako segurtasun indarrek muga itxi diete Zisjordaniara palestinarrei babesa ematera zihoazen ehunka manifestariri, bertako hedabide ofizialen arabera.

NBEren salaketa

Palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren gogortzearen ondorioz, Gazako eremuan 31 eskola eta 200 etxebizitzatik gora suntsitu ditu Israelek, NBEk salatu duenez.

Gainera, gogorarazi du ur hornidurari, osasun zerbitzuei eta covid-19aren aurreko neurriei ere eragiten ari dela erasoaldia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena