Mundua
Palestina
agentziak | eitb media
Astelehenean gatazka gordindu zenetik, gutxienez 48 palestinar hil dituzte, tartean 14 haur eta Al Qasamen buruzagietako bat.
Israelen eraso bat Gazan. Argazkia: Efe
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du gogortu egingo dituztela Gazaren aurkako erasoak, Hamas mugimenduko talde armatuaren kontrako operazio militarrak egin ostean.
"Hamaseko goi agintariak ezabatu ditugu eta hau hasiera besterik ez da", ohartarazi du Gobernuko jarduneko presidenteak.
"Israelek erantzun egingo du" eta "geroz eta indar handiagoz erantzuten ari da" miliziak "kolpatzeko", adierazi du Netanyahuk Holongo Wolfson osasun zentroan, zauritutako israeldarrak bisitatzera joan denean.
Rodica Radian-Gordon Israelek Espainian duen enbaxadoreak defendatu egin ditu Gazako Eremuaren aurkako eraso "kirurgikoak", haurren heriotzak bezalako "tragediak" egon badira ere, eta azpimarratu du ezin dela "ehuneko ehunean" ziurtatu nor den arduraduna, lurreko erasoaldia "oraindik" argi ez dagoen testuinguru horretan.
48 palestinar hilda
Astelehenean Israelen eta Gazaren arteko gatazka gogortu zenetik, gutxienez 48 palestinar hil dituzte, tartean 14 haur, eta sei israeldar hil dira, nerabe bat eta langile indiar bat barne.
Milizia palestinarrek mila kohetetik gora jaurti zituzten Jerusalemera eta Tel Avivera, eta Israelek 500 bonbardaketa baino gehiago egin ditu. Ondorioz, sirena hotsak etengabeak dira Gazatik gertuen dauden hirietan.
Gaur hildako Hamaseko goi-kargudunen artean Mohamed Deif Al Qasam brigaden komandantearen gertuko bat dago, Armadak jakinarazi duenez. Dena den, Al Qasamek berak ere baieztatu du Bassem Issa hil dutela Israelen bonbardaketetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa