06:52

Mundua

KORONABIRUSA

Europar Batasunak ez du berrituko AstraZenecarekin duen kontratua, ekainetik harago

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Sinatutako akordioaren arabera, farmazia konpainiak 120 milioi dosi eman behar zizkion urteko lehen hiruhilekoan. Azkenean, baina, 30 milioi bakarrik banatu dizkio.

  • Koronabirusaren aurkako AstraZenecaren txertoaren dosi bat

    Koronabirusaren aurkako AstraZenecaren txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thierry Breton Europako Batzordeko Barne Merkatuko komisarioak igande honetan iragarri duenez, Europar Batasunak ez du ekainetik harago berrituko AstraZeneca farmazia konpainiarekin duen kontratua.

Iragan hilabetean Europako Batzordeak AstraZenecaren kontrako salaketa aurkeztu zuen koronabirusaren aurkako txertoak banatzeko orduan izandako atzerapenengatik.

Europar Batasunak AstraZenecaren 120 milioi dosi jasotzea espero zuen urteko lehen hiruhilekoan, baina 30 milio bakarrik eskuratu ditu.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena