Mundua
ERRESUMA BATUA
EITB MEDIA
Gutun batean, lehen ministro britainiarrak buruzagi eskoziarrari esan dio "bakoitzak bere ikuskerak eta ideiak" izan arren, "elkarrengandik ikasiz, herria berreraiki" dezaketela.
Nicola Sturgeon. Argazkia: EFE.
Eskoziako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak ezagutu eta biharamunean, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak gutuna igorri dio Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroari, Erresuma Batuaren etorkizunaz hitz egiteko goi-bilera batera gonbidatuz.
Ostegunean egin ziren hauteskundeak, baina atzo arratsaldean ezagutu ziren emaitza ofizialak. Sturgeonen SNP alderdiak garaipen zabala lortu du, eta gehiengo absolututik eserleku batera geratu da, 129tik 64 eskuratuta (aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago). Alderdi Berdeak ere hobetu egin ditu bere emaitzak, 8 eserleku eskuratuta (bi gehiago), eta modu horretan, indar independentistek inoizko garaipenik zabalena lortu dute.
Johnsonek gutuna bidali zien Sturgeoni, Mark Drakeford Galeseko ordezkari nagusiari eta Arkene Fosterri eta Michelle O’Neilli, Ipar Irlandako ordezkariak biak. Pandemiaren ostean, herria berreraikitzeko asmoa erakutsi zien, “batasunaren aldeko izpirituaren eta kooperazioaren” bidetik.
Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) 64 eserleku eskuratu ditu eta bakarra falta zaio Parlamentuan gehiengo osoa izateko. Hala ere, berdeen babesa izango du gobernua osatzeko eta 2014ko galdeketa aurki errepikatzeko.
Garaipena konfirmatuta, Sturgeonek beste erreferendum bat abiaraziko duela azaldu du, “covid-19aren krisia igaro ostean”. Johnsonek, bere aldetik, galdeketa erabat baztertu zuen The Thelegraph egunkariko elkarrizketa batean.
Lehen ministroak eskualdeetako agintariak bilera batera deitu ditu “erronka konpartituei” buruz hitz egiteko eta pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aterabidea emateko. Izan ere, herrialdeari “mesede handiagoa egiten diogu elkarlana egiten dugunean”, adierazi du Johnsonek. “Nirekin eta britainiar Gobernuko kideekin elkartzeko gonbitea egiten dizut, komunean ditugun erronketan lan egiteko eta datozen datozen hilabete zein urteei heltzeko”, idatzi dio lehen ministroak Sturgeoni.
Johnsonek aitortu du denek dituztela “ikuspuntu eta ideia propioak”, eta, hortaz, adostasuna ez dela beti posible izango. Hala ere, “batak bestearengandik ikasita” herriaren aldeko elkarlanean konfiantza duela aitortu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa