11:38

Mundua

KORONABIRUSA

EBk atea ireki dio txertoen patenteak askatzeko AEBren proposamena eztabaidatzeari

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Orain arte, koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uztearen aurka agertu da Europar Batasuna. AEBk atzera egin ostean, ordea, bere jarrera aldatu du.

  • Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea

    Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuna prest dago koronabirusaren aurkako txertoen patenteak askatzeko proposamena eztabaidatzeko. Orain arte, Batasuneko 27 herrialdeak aurka agertu dira. AEBk patenteak bertan behera uztea babestu ostean, ordea, atea zabaldu dio gaia eztabaidatzeari.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azpimarratu duenez, "krisiari modu eraginkorrean eta pragmatikoan heltzeko edozein proposamen eztabaidatzeko" prest dago.

"Covid-19aren aurkako txertoen jabetza intelektuala aldi batean eteteko proposamenak helburu hori lortzen nola lagun dezakeen eztabaidatzeko prest gaude", gaineratu du.

Edonola ere, esportazioak baimentzeko eta hornidura kateak desitxuratzen dituzten neurriak saihesteko eskatu die Von der Leyenek txertoak ekoizten dituzten herrialdeei.

AEBk ekimenari emandako babesak Europar Batasunak ere jarrera aldatzea eragin du. Gaur arte, patenteak bertan behera uztearen kontra azaldu da, koronabirusari aurre egiteko erantzun eraginkorra ez zela iritzita.

Europar Batasuneko iturriek adierazi dutenez, ostiral eta larunbat honetan Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek Porton egingo duten goi-bileran jorratuko dute gaia, pandemiaren kudeaketarekin batera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena