07:51

Mundua

KOLONBIA

Bogotan izandako istiluetan Poliziaren gehiegikeriak izan direla salatu dute

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Astearte honetako liskarrak hiriaren hegoaldean hasi eta handik beste toki batzuetara hedatu dira. Gizarte eragileek istiluen aurkako poliziaren indarkeria salatu dute.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tentsioak bere horretan dirau Kolonbian, eta protestek ez dute etenik. Apirilaren 28tik, gutxienez 19 pertsona hil dira Herriaren Defentsarako Erakundearen zenbaketaren arabera. Temblores erakundeak, ostera, 31ra igo du hildakoen kopurua, eta gutxienez 89 pertsona desagertuta daudela gaineratu du.

Azken orduetan istiluak izan dira Poliziaren eta manifestarien artean, eta ESMAD istiluen aurkako poliziaren gehiegikeriak salatu dituzte. Poliziaren eta manifestarien arteko aurrez aurrekoak hiriaren hegoaldean hasi eta handik beste toki batzuetara hedatu dira.

Bogota mendebaldean, Portal Americas inguruan izandako liskarretan, gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Agintariek zabaldutako informazioaren arabera, autobus bat erre dute.

Hiriaren mendebaldean, liskarrak izan dira hainbat orduz, gutxienez hiru pertsona zauritu dira eta autobus bat erre dute, agintarien arabera.

Castilla auzoan ere, istiluak izan dira, eta istiluen aurkako poliziak manifestarien aurka egin du. Halaber, Poliziaren gune bati eraso diote.

Bestalde, Poliziak La Aurora auzoan (hiriaren hegoaldean) duen zentroari su eman diote, barruan 10 agente zeudela, eta horietako bost zauritu dira.

Claudia Lopez Bogotako alkateak Poliziaren guneak babesteko laguntza eskatu dio Diego Molano Defentsa ministroari. "Ez dugu hiria militarizatzeko eskatu eta ez da militarizaziorik egongo", adierazi du Lopezek Twitterren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena