Mundua
Kolonbia
EiTB Media | Agentziak
Apirilaren 15ean Kongresuan aurkeztutako proiektua atzera bota du Kolonbiako presidenteak. Azken lau egunetan protesta sozial handiak izan dira Latinoamerikako herrialdean.
Caucako indigenak Calin (Kolonbia). Argazkia: EFE
Apirilaren 15ean Kongresuan aurkeztutako proiektua atzera bota du igande honetan Ivan Duque Kolonbiako presidenteak. Azken lau egunetan protesta sozial handiak izan dira Latinoamerikako herrialdean.
"Errepublikaren Kongresuari Ogasun Ministerioaren proiektua atzera botatzeko eskatzen diot, eta adostasunaren emaitza izango den egitasmo berri bat premiaz bideratzea, finantza ziurgabetasuna saihesteko", adierazi du Duquek Casa de Nariño egoitzan.
Gutxienez bost pertsona hil dira proiektuaren aurkako protestetan, azken lau egunetan. Hala ere, gizarte eragileek hildakoak gehiago direla salatu dute.
Alderdi politiko, ekoizpen gremio eta biztanleriako sektore ezberdinekin hitz egin duela azaldu du Duquek. Kongresuari aurkeztu behar dion zerga erreforma proiektu berriak elkarrizketa horien proposamenak jasoko dituela erantsi du agintariak.
"Erreforma ez da kapritxo bat. Erreforma beharrizan bat da. Atzera bota ala ez, ez zen eztabaida. Benetako eztabaida programa sozialak bermatu ahal izatea da", azpimarratu du buruzagiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa