Mundua
Koronabirusa
EITB Media | Agentziak
Ikasleek Pfizerren txertoa hartuko lukete, gazteen immunizazio “arina" eta "eraginkorra” lortzeko.
Pfizerren txertoa. Argazkia: EFE
Erresuma Batuko Gobernua 12 urtetik gorako neska-mutilei Pfizerren txertoaren lehen dosia ematea aztertzen ari da. “The Sunday Times” egunkariak jakitera eman duenez, irailean egingo lukete txertaketa, ikasturtea hasi eta berehala.
“Umeak, eta bereziki nerabeak, arin eta modu eraginkorrean immunizatzeko prest egon behar dugu”, azaldu du Adam Finn Txertatze eta Immunizatze Batzordeko kideak. “Oso garrantzitsua da datorren ikasturtea etenik gabe aurrera ateratzea”, esan du pediatrak.
Linda Bauldek, Edinburgoko Unibertsitateko Osasun Publikoko irakasleak, berretsi du Erresuma Batuaren covid-19aren aurkako osasun plana “noranzko horretan” mugitzen ari dela. Bauldek “Times Radio”n azaldu duenez, “haurrak txertatzeko arrazoia talde immunitatea hobetzea da”.
Iragan astean, Matt Hancock Osasun ministroak aurreratu zuen Gobernuak Pfizerren 60 milioi txerto gehiago erosi dituela, udazkenean “errefortzu dosi gisa” emateko. Gainera, gizarteko hainbat sektoreri hirugarren txertoa ematea aztertzen ari da Exekutiboa, lehen bi dosiekin lortutako immunitatea mantentze aldera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa