21:51

Mundua

heriotza

Michael Collins Ilargia lehen aldiz zapaldu zuen misioko astronauta hil da

eitb media

'Columbia' ontzian geratu zen Collins, Armstrongek eta Aldrinek Ilargia zapaltzen zuten bitartean.

  • Michael Collins, 1969an. Argazkia: EFE

    Michael Collins, 1969an. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michael Collins estatubatuarra, 1969an Ilargian lehen aldiz lurreratu zen Apolo 11 misio historikoko astronauta, hil da, 90 urte zituela, minbizi baten ondorioz.

1930eko urriaren 31n jaio zen, Erroman (Italia), eta sari ugari jaso zituen; besteak beste, presidenteak ematen duen Askatasunaren Domina.

Collins, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin Cañaveral lurmuturretik (Florida) abiatu ziren 1969ko uztailaren 16an, NASAren "Apolo" programaren baitan. Bertatik aireratu zen Saturno V suziria, uztailaren 20an Ilargira iritsitako hiru astronautak zeramatzana.

Columbia ontzian geratu zen Collins, Armstrongek eta Aldrinek Ilargia zapaltzen zuten bitartean. Misio historikoko hirugarren astronautak 21 ordu eman zituen bakardadean, bere lankideak ilargi-modulura itzuli arte. Houstongo misio-kontrolarekin kontaktua galtzen zuen, ontzia Ilargiaren aurpegi ilunetik igarotzen zen bakoitzean.

Bigarren eta azken espazio-hegaldi horren ostean, Collins askotariko postuetan ibili zen bere bizitza osoan zehar, politikan, erakundeetan zein enpresaburu gisa, eta bizitako abentura espazialean oinarritutako bi liburu idatzi zituen.

"Mike zorioneko sentitzen zen bizitako bizitzagatik", adierazi du haren familiak. Twitterren azaldu dutenez, "azken egunak bakean eman zituen, familiaren ondoan. Mikek umorez eta apaltasunez egiten zien aurre bizitzaren erronkei, eta azken erronka hau ere halaxe hartu zuen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena