Mundua
KORONABIRUSA
EITB MEDIA | EFE
Egunero munduan zenbatzen diren kutsatzeen ia erdiak Indian hautematen dira. Horrek, osasun sistema kolapsatzea eragin du.
Bi osasun langile covid gaixo bat artatze, Indian. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Munduko bigarren herrialdea populatuena den Indian egoera kritikoa bizi dute koronabirus kasuen gorakada izugarriaren ondorioz. Izan ere, egunero munduan zenbatzen diren positiboen ia erdiak Indian antzematen dira. Zein dira benetako arrazoiak? Indiako aldaera al da erantzulea?
Duela hilabete, SARS-CoV-2 koronabirusaren bi mutazio hauteman zituzten Indian, herrialdean kutsatzeak nabarmen gora egiten hasi zirenean, hain zuzen ere. Hala ere, adituen esanetan oraindik goizegi da ondorioak ateratzeko.
Indiako INSACOG laborategiak B.1.617 aldaeraren genoma sekuentziatu zuen eta, horren arabera, gaur egungo datuekin ezin da esan kutsatzeen gorakada aldaera edo eragile bakar batek soilik eragin duenik.
Laborategiaren iritziz, askotarikoak dira arrazoiak: osasun arauak ez betetzea, txertoaren immunitateari ihes egiten dioten mutazioen gorakada, kutsagarritasunaren igoera edota immunitatearen gainbehera.
Gaur egun, Indian nagusi den aldaera britainiarra da. Indian sortutakoa, ostera, aztertutako proben % 5 baino gutxiagotan dago.
Gaur-gaurkoz ez dute frogatu aldaera berri hori kutsagorragoa edo arriskutsuagoa denik. Gainera, ikusteko dago txertoek ematen duten immunitateari ihes egiteko gaitasuna ote duen ala ez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa