19:26

Mundua

Koronabirusa

Haurdunei covid-19aren aurkako txertoa hartzeko gomendatu diete AEBn

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Estatu Batuetako osasun arduradunek egindako ikerketa batek erakutsi du txertoak ez direla arriskutsuak emakumearentzat, ezta fetuarentzat ere.

  • Emakume bat haurdun.

    Emakume bat haurdun. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haurdunei covid-19aren aurkako txertoa hartzeko gomendioa egin diete Ameriketako Estatu Batuetan, emakumearentzat eta fetuarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatu ostean.

Rochelle Walensky Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroetako zuzendariak azaldu duenez, ikerketarako egin dituzten esperimentuek erakutsi dute txertoek ez dutela emakumeen eta barruan daramaten umearen osasuna arriskuan jartzen.  

"Badakigu txertoa jartzea erabaki pertsonala dela, horregatik haurdun dauden emakumeei beraien medikuekin hitz egiten deia egiten diegu, beraientzat eta haurrarentzat onena zer den erabakitzeko", erantsi du.  

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroek egindako ikerketaren behin-behineko ondorioak aste honetan argitaratu dituzte The New England Journal of Medicine medikuntzari buruzko aldizkariak.

Estatu Batuetan hiru txerto baimendu dituzte: Pfizer, Moderna eta Jannssen. Alabaina, azken horren txertaketa kanpaina aldi baterako etenda dago.

Waleneskyk gogora ekarri duenez, txerto horiek garatzeko egin ziren entseguetan parte hartu zuten boluntarioen artean ez zen haurdunik izan eta horregatik erabaki zuten aipatu ikerketa egitea.  

Ikerketa abenduaren 14tik otsailaren 28ran bitartean egin zuten, datu-base ezberdinetako informazioa hartuta. Guztira, txertoa haurdunaldian eta haurdun geratu baino lehenago hartu zuten 35.000 pertsonaren datuak bildu zituzten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena