Mundua
EB-TXERTOAK
O.P. | EITB MEDIA
Hala aurreikusten du Europako Batzordeak eta, uda aurretik, Europar Batasunera txerto mota desberdinen 360.000 dosi iritsiko direla kalkulatzen du
Txertaketa zentro bat, Italian. Argazkia: EFE
Europako Batzordeak posible dela uste du uda amaierarako Europako populazio helduaren % 70 txertatuta egotea, covid-19aren aurkako txertoetakoren batekin. Hala baieztatu du Jochen Müller Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako jarduneko zuzendariak kazetariekin izandako bilera telematiko batean.
Müllerren arabera, gaur gaurkoz Europar Batasunera txertoak bidaltzen dituzten hiru enpresen artean, hil amaierarako 100 milioi dosi helaraztea aurreikusten dute, baita ondorengo hilabeteetan kopuru hori bera jasotzea ere.
Azaladu duenez apirila eta ekaina bitartean AstraZenecaren 70 milioi dosim Modernaren 35 milioi dosi eta Pfizerren 200 milioi dosi jasotzea espero du, Janssen txerto berriaren 55 milioi dosiez gain; guztira, beraz, 360 milioi dosi jasotzea espero da. Kontuan izanik, gainera, Janssenena dosi bakarreko txertoa dela, "honek guztiak oso toki onean jartzen gaitu aipatutako txertaketa helburua lortze bidean".
Mugikortasun agiria
Bilera horretan bertan, Jochen Müllerrek Europako Batzordeak udan pertsonen zirkulazio askea errazteko egindako proposamena azaldu du: ziurtagiri berdea.
Adierazi duenez, "proposamena Europar Batasunaren barruan zirkulazio segurua bermatzera bideratuta dago". Ziurtagiri horrek hiru ziurtagiri-mota aurreikusten ditu: txertaketa-ziurtagiriak, PCR probak eta antigenoen proba azkarrak, eta gaixotasunetik osatu diren pertsonentzako ziurtagiria. Helburua da udara begira mugikortasuna "erraztea" eta, modu horretan, susperraldi ekonomikoa "bizkortzea".
.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa