Mundua
ESKOZIA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
2023a amaitu aurretik egin nahi du bigarren erreferenduma Eskoziako Gobernuak. Galdera 2014ko berbera litzateke: "Eskoziak herrialde independentea izan behar al luke?"
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Eskoziako Gobernuak 2023. urtea amaitu aurretik egin asmo du independentziari buruzko bigarren erreferenduma, "osasun krisi publikoa amaitu ondoren".
SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak atzo azaldu zuenez, 2023a amaitu aurretik egin nahi du bigarren independentzia erreferenduma. Maiatzaren 6ko hauteskundeetan aukeratuko duten Parlamentua eta, hain zuzen ere, legegintzaldiaren lehen erdia amaitu aurretik egin nahi dute galdeketa.
Galdera 2014ko berbera litzateke: "Eskoziak herrialde independentea izan behar al luke?". 2014an Eskoziak ezetz esan zion independentziari. The Herald egunkariak argitaratu duen inkestaren arabera, independentziaren aldekoak nagusituko lirateke orain, botoen % 52rekin.
Lege-proiektuaren argitalpenak oposizioaren kritikak eragin ditu, egungo lehentasuna koronabirusak izan behar duela argudiatuta. Michael Rusell Eskoziako Konstituzio Harremanetarako ministroak erantzun die. Haren esanetan, arrazoi horregatik beragatik Eskoziaren etorkizunak eskoziarren esku egon behar du eta beraiek erabaki beharko dute errekuperazio hori nolakoa izango den eta pandemiaren ostean zer nolako herrialdea eraiki nahi duten. Russellek gaineratu duenez, bozen ostean eratuko den Gobernu berriak eramango du aurreproiektu legea Parlamentura.
Dena dela, Eskoziak Erresuma Batuko Gobernuaren oniritzia beharko luke erreferenduma egiteko eta gaur-gaurkoz Boris Johnson lehen ministro britainiarrak baztertu egin du aukera hori.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa