Mundua
MIGRAZIOA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Migratzaileei lehen harrera egiten dieten Europako bost herrialdetako ordezkariak Atenasen bilduta daude, migrazio politika "bateratuak" erabakitzeko.
Migratzaile talde bat, Mediterraneoko uretan. Argazkia: EFE.
Espainia, Italia, Zipre, Grezia eta Maltako gobernuetako migrazio arduradunak Atenasen (Grezia) batzartuta daude atzotik, Europar Batasunaren (EB) aurrera begirako migrazio politikaren "oinarriak" adostu eta "estrategia amankomun" baterako lan lerroak ezartzeko.
Turkiak eta EBk migrazioaren inguruko akordioa izenpetu eta bost urtera bildu dira goi mandatariak, orduko erabakiak berrikusteko eta Bruselari mezu zuzena helarazteko: egun indarrean dauden politikek "ez dute mugako herrialdeek bizi duten egoera konpontzeko balio", eta beraz, neurri "baliagarriagoak" eta "solidarioagoak" eskatu dituzte.
Notis Mitarakis Greziako Migrazio ministroak atzo adierazi zuenez, Migrazio eta Asilo Itun berriak migratzaileen banaketa "orekatua" bermatu behar du, Europako estatukide guztien artean. Bestela, ez dute onartuko.
Bestetik, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak mahai gainean jarri berri duen proposamenak ez du jasotzen errefuxiatuak hartzeko kuota sistema bat ezartzeko aukera. Migratzaileei harrera egiteko politikak sustatzea, mugakide diren herrialdeei laguntza logistikoa eskaintzea edota migratzaileak atzera euren herrietara bideratzeko neurriak ezartzea dira, besteak beste, Europa lantzen ari den testuan jasotzen direnak.
Mitarakisen arabera, migratzaileei harrera egiteko "lehen lerroan dauden herrialdeek" behar besteko laguntza jasotzen badute, bakarrik egingo du aurrera EBk abian jarri nahi duen akordioak, eta laguntza hori, gaineratu duenez, Europako beste herrialde batzuen inplikaziotik etorriko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa