Mundua
Koronabirusa
EITB MEDIA
Ziurtagiri Digital Berdea doakoa izango da eta ondoko informazioa eskainiko du: pertsona horrek txertoa jaso duen, antigorputzak dituen edo PCR proban emaitza negatiboa eman duen.
Europako osasun-pasaportea.
Europako Batzordeak osasun-pasaportea aurkeztu du asteazken honetan. Ziurtagiri Digital Berdea jarri diote izena eta pandemiak irauten duen bitartean Europar Batasunean modu seguruan bidaiatzeko aukera bermatzea du helburutzat.
Dokumentua udarako indarrean egotea nahi du Europako Batzordeak, baina proposamenak estatu kideen eta Europako Parlamentuaren oniritzia jaso behar du oraindik.
Hauek dira Ziurtagiri Digital Berdearen ezaugarri nagusiak:
1- Ziurtagiria doakoa izango da eta hainbat informazio eskainiko du, hala nola pertsona horrek txertoa jaso duen, antigorputzak dituen edo PCR proban emaitza negatiboa eman duen.
2- Txertoa jarrita izatea ez da nahitaezko baldintza izango bidaiatu ahal izateko; izan ere, txertoa hartzeko aukerarik izan ez dutenek edo uko egin diotenek ere bidaiatzeko aukera izango dute, beren osasun-egoera PCR edo antigeno test baten bidez frogatuta. Hala, bidaiari guztiek eskubide berberak izango dituzte.
3- Europako Sendagaien Agentziak baimendutako txertoak soilik izango dituzte kontutan, baina EBko herrialdeek beste sendagai batzuk onartu ala ez erabaki ahal izango dute, Sputnik V errusiarra edo Sinopharm txinatarra kasu.
4- Ziurtagiriak bi hizkuntzatan jasoko du informazioa, ematen duen estatu kideko hizkuntza ofizialean eta ingelesez, EBko herrialde guztietan aintzatespena bermatu ahal izateko, eta QR kode baten bidez edo paperean erakutsiko da, telefono adimendunik ez dutenentzat.
5- Ziurtagiri horrek balioa galduko du Munduko Osasun Erakundeak pandemiaren amaiera iragartzen duenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa