Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
E. G. | EITB MEDIA
Gaur emango duten telebistako elkarrizketa batean, Mexikotik heltzen ari diren bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei zuzendu zaie AEBko presidentea, mezu garbia emanez.
El Paso (Texas) eta Sunland Park (Mexiko berria) arteko muga. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak mezu argia eman nahi izan die azken aldian Mexikotik herrialdera sartzeko ahalegina egiten ari diren migratzaileei, eta ez joateko eskatu die.
"Ez etorri AEBra. Ez utzi zuon herria, hiria, komunitatea", esan du Bidenek ABC News telebista kateari eskainitako elkarrizketan. Solasaldia grabatua dago, eta gaur emitituko dute, baina kateak hainbat pasarte aurreratu ditu.
Azken asteetan asko ugaritu dira Mexikotik AEBra igarotzen ari diren migratzaileak, batez ere bidaiderik gabeko adingabeak.
Milaka adingabe daude atxilotze zentroetan edo aterpeetan. CBS News telebista katearen arabera, igandean 4.200 adin txikiko zeuden Aduanen eta Mugen Babeserako Bulegoaren aldi baterako atxilotze guneetan.
Horren aurrean, Texaseko estatura aholkulariak bidali zituen Bidenek martxo hasieran eta hainbat neurri hartu ditu ordutik. Besteak beste, Larrialdiei Aurre egiten Agentzia Federaleko kideak 90 egunez bertara bidali ditu, adingabe horiek artatzeko.
Dena dela, Etxe Zuriak ez du egoera "krisitzat" hartu nahi izan. Oposizio errepublikanoak, ordea, hitz hori darabil eta "arazo larria" bilakatu dela salatu du.
Bidenek baztertu egin du "oraingoz" Mexikoko muga bisitatzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa