22:17

Mundua

Europar Batasuna

Europar Batasunak txertaketa-pasaportea udarako prest izango duela esan du Merkelek

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Koronabirusaren txertoari buruzko pasaportearekin Europar Batasuneko herrialdeen artean bidaiatzea posible izango litzateke.

  • Angela Merkel artxiboko irudi batean.

    Angela Merkel artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angela Merkel kantziler alemaniarrak iragarri duenez, Europar Batasuneko (EB) herrialdeek udarako jarriko dute martxan koronabirusaren txertaketari buruzko pasaportea. Agiri horrekin posible izango litzateke EB barruko herrialde batetik bestera bidaiatzea.

Gainerako gobernuburuekin bilera telematikoa amaitu ostean, Merkelek azaldu du agintari guztiak bat datozela eta txertaketa-pasaporte ezberdinak bateratzeko sistema bat garatzeko erabakia hartu dutela.  

Horrela, bada, Europako Batzordeak hiru hilabeteko epea dauka sistema berri hori definitzeko, eta, Merkelen esanetan, "udarako prest" egongo dela espero dute.  

Merkelek ez du turismoa aipatu ere egin, baina esan du pasaporte horrekin Europar Batasunaren baitan bidatzea posible izango litzatekeela, "eta, agian, baita kanpoko beste herrialde batzuetara ere".

Hori bai, kantzilerrak ohartarazi du kontrolerako sistema berriaren gai teknikoez gain, ikuspegi politikoa ere aztertu behar dagoela. Ildo horretan, adierazi du bidaiak baimendu aurretik herritar guztiei bermatu behar zaiela txertoa jartzeko aukera. "Bestela egitea injustua izango litzateke", iritzi dio.

Horrez gain, zehaztu du txertaketari buruzko pasaportea nazioarteko bidaiak segurtasunez egiteko beste dokumentu "osagarri bat" izango dela.

Egun, estatuek PCR probak exijitzen dituzte beren herrialdeetan sartu ahal izateko eta gutxienez bost eguneko koarentenak egin behar dituzte bidariek, covid-19a hedatzea saihesteko asmoz.

Hobeto "egiaztagiri" deitzea

Silvia Calzon Espainiako Osasun Estatu idazkariak adierazi du "egokiagoa" dela covid-19aren txertoaren "egiaztagiria" deitzea "pasaportea" esan beharrean, eta aitortu du Europar Batasunean eztabaida dagoela bidaiatzeko erabiltzearen inguruan, nahiz eta ados egon erabilera "klinikoan".

Zentzu horretan, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak esan du oraindik neurriaren izaera politikoaren "kontu batzuk irekita" daudela, eta "lehenengoa" dela "noski, zertarako erabili" ahal den. Horiekin batera zalantza "zientifikoak" ere ba omen daude, tartean txertoak birusaren zabalkundea eteten ote duen.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, bere aldetik, "batasuna eta koordinazioa" eskatu dio Europar Batasunari txertoaren egiaztagiria martxan jartzeko, dokumentu horrek ezin dielako txertatutako pertsonei "eskubide jakin batzuk eman".

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena