Mundua
Migrazioa
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Migratzaileak ferry batera eraman dituzte, Augustako (Sizilia) portuan, eta han egongo dira berrogeialdia amaitu arte.
'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan erreskatutako migratzaileak. Argazkia: EFE
'Aita Mari' ontziak joan den ostiralean erreskatatu zituen 102 migratzaileak lehorreratzeko baimena eman du Italiako Gobernuak, baina, aurrez, koarentena egin beharko dute, koronabirusari aurre egiteko protokoloa betez.
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak sare sozialen bidez azaldu duenez, migratzaileak 'Aita Mari' ontzitik ferry batera lekualdatu dituzte, Augustako (Sizilia) portuan. Berrogeialdia amaitzen dutenean lehorreratuko dira denak.
Migratzaile guztiei eta tripulazioko kideei covid-19aren probak egin dizkiete, eta 14 etorkinek positibo eman dutela zehaztu dute.
Erreskatea ostiralean burutu zuten, Maltako uretan. Migratzaileen gehiengoa somaliarrak dira, tartean 57 adin txikiko eta zortzi hilabeteko umea daude.
Italiako agintariek larunbatean eman zioten baimena ontziari Augustako portura joateko, eta igandean iritsi ziren hara.
¿ Italiak lurreratzea baimentzen du!#AitaMari itsasontzian zihoazen 100 pertsonak eguerdian eraman dituzte #Augustako badian ainguratutako Rhapsody ferryera berrogeialdia egiteko, lurrean behin betiko lehorreratu aurretik. Elkartasunak irabazi du. pic.twitter.com/VE3YagoTey
— Salvamento Maritimo Humaniario (@smhumanitario) February 22, 2021
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa