Mundua
Koronabirusa
eitb media
Azken orduetan, ia 4.000 pertsona hil dira, eta 100.000 baino gehiago kutsatu.
475.000 kutsatu eta 27 milioi hildako zenbatu dituzte AEBn pandemia hasi zenetik. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), 475.000 kutsatu eta 27 milioi hildako zenbatu dituzte pandemia hasi zenetik, Johns Hopkins Unibertsitateak egindako kontaketaren arabera.
Halaber, atzo, bertan 20:00ak zirenean, egindako azken balantzearen arabera, 3.856 pertsona hil dira azken orduetan, eta 100 mila kutsatutik gora atzeman dituzte.
Gaur-gaurkoz, estatu kaltetuena Kalifornia da, 45.639 hildako atzeman baitituzte bertan, eta zerrenda horretan bigarren New York dago, 45.453 hildako zenbatu baitituzte estatu horretan.
Kutsatuen kopuruari dagokionez, Kalifornia da berriro ere kaltetuena; 3,5 milioi zenbatu dituzte atzora arte. Texas du atzetik, 2,5 milioi kutsatu zenbatu baitituzte.
Datuak eskuan, Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek iragarri du otsailean milioi erdi hildako izatera iritsiko direla bertan.
Gainera, Washingtongo Unibertsitatearen kalkuluen arabera, ekainerako 630.000 pertsona hilko dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa