11:17

Mundua

Koronabirusa

"Baikorregiak izan gara txertoekin," aitortu du Von der Leyenek

E. G. | EITB MEDIA

Europako Batzordeko presidentearen iritziz, "orokorrean ekoizpen masibo batek dituen zailtasunak gutxietsi ditugu".

  • Ursula Von der Leyen

    Von der Leyen, gaur Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko (EB) presidenteak aitortu duenez, Brusela "baikorregia" izan da farmazia enpresek 27 herrialdeei banatzeko egin ahal zituzten covid-19aren kontrako txerto kopuruarekin. 

"Ekoizpen ahalmenarekin baikorregiak izan gara, eta baliteke ziurregi egon izana eskatutakoa eta ordaindutakoa garaiz iritsiko zitzaigun horrekin", adierazi du Von der Leyenek Europako Parlamentuan txertaketa estrategiaren inguruan gaur egin duten eztabaidan. Europako Batzordeko presidentearen iritziz, "orokorrean ekoizpen masibo batek dituen zailtasunak gutxietsi ditugu".

Bruselak desadostasun handiak izan ditu AstraZeneca farmazia etxearekin, horrek agindutakoa baino dosi gutxiago bidaliko zituela iragarri ostean. Azkenean, lehen hiruhilekoan 40 milioi dosi —hitzartutakoaren erdia— bidaltzeko konpromisoa hartu du konpainia britainiarrak. Pfizer-BioNTech konpainiak ere gorabeherak izan ditu ekoizpenean, baina konponduta daude jada.

Von der Leyenek emandako datuen arabera, urte hasieratik 26 milioi dosi banatu dira Europar Batasunean eta 17 milioi pertsona txertatu dituzte. Dena den, "oraindik lan asko dugu egiteko gure helburua lortzeko", alegia, uda amaierarako herritarren % 70ri txertoa ematea.

EBko presidenteak Bruselaren txertaketa estrategia defendatu du: "Estatu handienek txertoen banaketa eurentzat gorde izan balute, gainerakoak bazterrean utzita, gure komunitatearenak egingo luke".

Gaur egun dauden zailtasunak hizpide, Von der Leyenek azaldu du "bi molekula sintetikorekin botila-lepoa" dagoela, "250 gramo gehiago bagenitu milioi bat txerto gehiago ekoitziko genituzke", argitu du.

Azkenik,  Europako Batzordearen presidenteak "egindako akatsak" aipatu ditu, hala nola, txertoak EBtik kanpo esportatzeko mekanismoan izandako gorabeherak. "Benetan sentitzen dut", esan du Von der Leyenek.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena