08:46

Mundua

Estatu kolpea

Myanmarko Gobernuak gerra-legea ezarri du herrialdeko hirietan

EITB MEDIA

Junta militarrak neurriak hartu ditu herrialdean Gobernu militarraren kontra deitutako mobilizazioak geldiarazteko.

  • Polizia manifestarien kontra ur-kanoia erabiltzen

    Polizia manifestarien kontra ur-kanoia erabiltzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lege berria indarrean sartu da astelehenean hirietan, bereziki, Rangunen, bertan izan baitute militarren estatu-kolpearen aurka azken asteetan deitutako protestek arrakasta handiena. Gerra-legeak hainbat neurri jasotzen ditu; bost pertsona baino gehiagoko bilkurak debekatzea eta gauean etxeratzeko agindua ezartzea, besteak beste. Araua aditzera eman ondoren, poliziak kontrolak jarri ditu goizean goizetik hiriburu zaharrerako errepideetan.

Manifestariek larunbatean hartu zituzten lehen aldiz kaleak, botere-hartze bortitzaren kontra protestatzeko eta atxilotutako politikariak askatzea eskatzeko; Aung San Suu Kyi da azken horietako bat. Neurri murriztaileek, berriz, ez dute Myanmarko desobedientzia zibila akabatzerik lortu, eta astearte honetarako ere deitu dituzte mobilizazioak. Militarrek hiribururako bidea moztuta izan dutenez, ehunka pertsona bildu dira inguruko industria-eremuan.

Armadak manifestarien aurkako neurriak hartzeko mehatxua egin zuen aurretik, mobilizazioek estatuko egonkortasuna, segurtasuna eta ongizatea arriskuan jartzea egotzita. Bestalde, estatu-kolpearen burua den Min Aung Hlaingek beraiekin bat egiteo eskatu die herritarrei, eta azken hauteskundeetako ustezko iruzurraz baliatu da estatu-kolpea justifikatzeko. Hauteskunde horietan, Demokraziarako Liga Nazionalak (LND) eserlekuen % 83 irabazi zituen.

Guztira, protestak hasi zirenetik, gutxienez 170 pertsona atxilotu dituzte, gehienak politikariak eta alderdi horretako kideak. Kartzelatuetatik 18 kaleratu dituzte jada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena