Mundua
AEB
EITB MEDIA
AEBko jurisdikziopeko enpresek "Venezuelan portuak eta aireportuak erabiltzeko beharrezkoak diren ohiko operazioak" egin ahal izateko hartu dute erabaki hori.
Joe Biden. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetako Ogasun Departamentuak Venezuela portuetako eta aireportuetako ohiko operazioetarako beharrezkoak diren transakzio batzuei zigorra kentzeko baimena eman du.
2018an eta 2019an Venezuelari jarritako zigorrak zehaztu ditu Ogasun Departamentuaren iragarkiak, AEBko jurisdikziopean dauden enpresei "Venezuelan portuak eta aireportuak erabiltzeko beharrezkoak diren ohiko operazioak" baimentzeko.
Era berean, Ogasuneko Atzerriko Aktiboak Kontrolatzeko Bulegoak operazioak egiten utziko dio Uretako Espazioen Institutu Nazionalari, helburu berarekin.
Ogasuneko Atzerriko Aktiboak Kontrolatzeko Bulegoak argitu duenez, lizentzia horrek ez die Venezuelako funtzionarioei zigorrik kentzen, eta ez du inportazio eta esportazio jarduerarik baimentzen.
Donald Trumpen Gobernuak zigor berriak ezarri zizkion Nicolas Maduroren erregimenari, "giza eskubideak urratzeagatik eta demokraziaren aurka egiteagatik". Gainera, AEBk Conviasa Venezuelako Estatuko airelinea zigorren zerrenda beltzean sartu zuen AEBk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa