Mundua
AEB
L.Z. | EiTB MEDIA
"Argi dago erasotzaileen asmoa zela senatari eta diputatuak bahitu eta hiltzea", esan dute fiskalek idatzi batean.
Asalto al Capitolio. Foto de archivo: EFE
AEBko fiskalek ostiral honetan baieztatu dute Kapitolioaren aurka oldartu ziren Donald Trumpen jarraitzaileen asmoa zela, Joe Bidenen kargu-hartzean, senatari eta diputatuak "bahitu eta hiltzea".
Horixe da, hain zuzen, CNN telebista kateak jasotako txosten judizialak aurreratu duena. Horren bidez, Jacob Anthony Chansley erasotzailea zaintzapean eduki nahi zuten.
Kapitolioko Poliziak emandako informazioaren arabera (txostenean jasotako datuak dira), Chansleyren itxura nabaria zen. Mozorrotuta zegoen, bi metroko lantza zeraman eta aurpegia margotuta zeukan. Eraso horretako ikonoetako bat bihurtu da.
"Argi dago erasotzaileen asmoa zela senatari eta diputatuak bahitu eta hiltzea, Cansley beraren hitzek eta ekintzek ere horixe erakusten dute", esan dute fiskalek idatzi batean.
Prentsaurrekoan, AEBko legegileak bahitu gisa hartu edo horiek hiltzeko aukeraz galdetuta, Michael Sherwin Columbiako fiskal nagusiak esan du agintariek ez dutela froga garbirik.
Gainera, Sherwinek azaldu du ikertzaileek 275 kasu abiatu dituztela erasoarekin lotutako pertsonak aurkitzeko, alegia, Kapitolio barruan zein kanpoan indarkeria erabili zuten erasotzaileak identifikatu ahal izateko. Zentzu horretan, gaineratu du "aurki" 300 izan litezkeela kasu horiek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa