20:54

Mundua

Bozak

Abasek hauteskundeak deitu ditu Palestinan, hamabost urte geroago

L.Z. | EiTB MEDIA

Maiatzaren 22an egingo dituzte hauteskunde legegileak, eta uztailaren 31n izango dira presidentea hautatzeko bozak.

  • Abasek hauteskundeak deitu ditu Palestinan, hamabost urte geroago

    Abasek hauteskundeak deitu ditu Palestinan, hamabost urte geroago. EFEren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mahmud Abas Palestinako presidenteak hauteskunde legegileak eta presidentzialak deitu ostiral honetan, Wafa albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez.

Hala, maiatzaren 22an egingo dituzte hauteskunde legegileak, eta uztailaren 31n izango dira presidentea hautatzeko bozak.

Palestinarrak 2005ean joan ziren azkenekoz hauteslekuetara, presidentea hautatzera.

Gainera, abuztuaren 31n beste bozketa bat egingo dute Palestinako Kontseilu Nazionala aukeratzeko.

Hana Nasser Hauteskunde Batzorde Nagusiko buruarekin bildu da gaur Ramalan Abas, eta aurkeztutako lege dekretuaren bidez zehaztu du hiru fasetan egingo dituztela bozak.

Zisjordaniako, Gazako Zerrendako eta Ekialdeko Jerusalemgo herritarrei ere zuzendu die Palestinako presidenteak hauteslekuetara joateko deia.

Wafaren arabera, hauteskunde batzordeari eta Estatuko erakunde guztiei agindu die Palestina osoan (Ekialdeko Jerusalem barne) egingo duten prozesu demokratikorako prest egotea.

Gainera, prozesu hori gauzatuko duen eztabaida nazionala abia dezatela eskatu die.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena