Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziako Gobernuak ohartarazi du azken asteetan gora egin duela koronabirusaren eraginak eta segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko deia egin du, txertaketa kanpaina martxan bada ere.
Lagun bat itxita dagoen Louvre museoaren aurrean. Argazkia: EFE
Frantziako Gobernuak iragarri du ostalaritzaren eta kultur aretoen itxiera gutxienez urtarrila bukaera arte luzatzea erabaki duela, osasun egoera larria delako.
"Osasun egoerak okerrera egin du azken asteetan", ohartarazi du Jean Castex lehen ministroak arratsaldean egin duen agerraldian.
Txertaketa kanpaina martxan badago ere, segurtasun-neurriak zorrotz betetzeko deia egin du Castexek, kutsatze kopuruak gora egin duelako azken hilabeteetan.
Frantziako Gobernuaren aurreikuspenaren arabera, tabernak eta jatetxeak otsaila erdialdera arte ezingo dira ireki.
Zinemak, antzokiak, museoak, ikuskizun aretoak eta kirol zentroak, berriz, urtarrila amaiera arte egongo dira itxita.
Eski estazioak itxita jarraituko dute, eta urtarrilaren 20an berriro aztertuko dute haien irekiera baimentzeko aukera, ikasleen otsaileko oporrei begira.
Horrez gain, etxeratze-agindua gutxienez urtarrilaren 20a arte egongo da indarrean larrialdi egoeran dauden 15 departamentutan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa