Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Frantziako Gobernuak iragarri duenez, datorren asterako txertoa jartzeko 300 zentro egongo dira martxan, eta hilabete bukaerarako 500 eta 600 artean izango dira.
Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen, Parisen. Argazkia: EFE
Koronabirusari aurre egiteko estrategiaren harira hainbat kritika jaso eta gero, Frantziako Gobernuak adierazi du txertaketa prozesua azkartu, zabaldu eta sinplifikatu egingo duela.
Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak RTL irratian esan du txertaketa kanpainaren "lehen fasean" sartuta daudela eta jakina zela hasieran prozesua ez zela masiboa izango, "horretarako azpiegitura handia behar baita".
Hala ere, agindu du datozen egunetan txertaketa kanpaina azkartu egingo dutela horretarako espresuki hainbat zentro irekita. "Datorren astean 300 zentro izango ditugu eta urtarrila amaierarako 500 eta 600 artean izango direla aurreikusten dugu", azaldu du.
Astelehenean 2.000 pertsonari jarri ziotela txertoa azpimarratu du, eta ostegunean kopuru hori "nabarmen" haziko dela ziurtatu du. Ildo horretan, Veranek gogora ekarri du txertoa jarri nahi duten herritarrek Internet bidez, telefonoz edo TousAntiCovid aplikazioaren bidez eman dezaketela izena.
Atzoko datuen arabera, Frantzian beste 4.022 kasu detektatu zituzten eta 380 pertsona hil ziren koronabirusarekin azken 24 orduetan. Pandemia hasi zenetik 2.659.750 lagun kutsatu eta 65.415 hil dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa