Mundua
Koronabirusa
L. Z. | EITB MEDIA
Zientzialari britainiarren arabera, aldaera berri horrek % 70 bizkortzen du birusaren transmisioa, eta Londresen azken egunetan egon den kutsatzeen gorakadarekin zerikusia izan dezake.
Covid-19aren aldaera berriarekin lotutako premiazko bilera du gaur EBk. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko Alemaniako presidenteak deituta, EBko 27 herrialdeetako ordezkariek premiazko bilera dute astelehen honetan Erresuma Batuan atzemandako covid-19aren aldaera berriak eragindako krisiari aurre egiteko.
"Presidentetzak EBko estatukideak deitu ditu bilerara. 11:00etan dute hitzordua", txiokatu du Sebastian Fischer bozeramaileak.
Asmoa da erabaki azkar bat hartzea, modu koordinatuan, krisi garrantzitsuei eta konplexuei irtenbide bat bilatze aldera.
Fisherren hitzetan, Erresuma Batuan atzemandako covid-19aren aldaera berriari erantzuna ematea izango da gaurko bileraren lehentasuna.
Horretarako, Charles Michel Kontseilu Europarreko presidenteak bideodei bidez bilera egin du bart, gaurko hitzorduaren nondik norakoak zehazteko.
Bileran horretan, datozen orduetan herrialde ezberdinek aplikatuko dituzten neurriak izan zituzten hizpide: hegaldiak bertan behera, PCR probekin lotutako neurri berriak...
Birusaren aldaera berria Europan
Herbehereetan eta Italian ere atzeman dute birusaren aldaera berria, nahiz eta oraingoz kasu gehien Erresuma Batuan izan diren.
Yvonne Doyle Ingalaterrako osasun aholkulariak igandean esan zuen "oso kezkatuta" daudela kutsatzeek Erresuma Batuan izandako gorakadarekin. Igandean 35.928 kasu zenbatu zituzten, duela astebete baino bi aldiz gehiago.
Doylek komunikabide britainiarrei adierazi dienez, Londresen eta Ingalaterrako hego-ekialdean atzeman dituzte kutsatze berri gehienak. Haren hitzetan, baina, arinegi da kutsatze horiek aldaera berriarekin zerikusia duten jakiteko.
Horren harira, nabarmendu du aldaera berria ez dela aurrekoak baino hilgarriagoa; bai, ordea, kutsakorragoa. Horregatik, alarma piztu da Britainia Handian, eta litekeena da isolatuta geratzea.
Zientzialari britainiarren arabera, aldaera berri horrek % 70 bizkortzen du birusaren transmisioa, eta Londresen azken egunetan egon den kutsatzeen gorakadarekin lotuta egon liteke. Guztira, 20 milioi lagun konfinatu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa