Mundua
EB-KO AURREKONTUAK
Agentziak | EITB Media
1,1 bilioi euroko aurrekontuak izango dira, eta Europako Parlamentuan babes zabala jaso dute: aldeko 548 boto, kontrako 81 boto eta 66 abstentzio.
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Europako Parlamentuko osoko bilkurak Europar Batasunaren datozen zazpi urteetarako (2021-2027) aurrekontuak onartu ditu bart. Guztira, 1,074 bilioi euroko aurrekontuak izango dira. Iragan astean Hungariak eta Poloniak betoa erretiratuta, orain onartu dituzte kontuak.
Europako Kontseiluko eta Europako Parlamentuko negoziatzaileek azaroaren 10ean lortu zuten aurrekontuen inguruko akordioa. Hala ere, aurrekontuak eta horri lotutako suspertze funtsak (1,8 bilioi euro) hilabetez egon dira blokeatuta, Hungariak eta Poloniak ezarritako betoaren ondorioz. Gatazka eragin zuen puntua bertan jaso zuten puntu bat da, dirua nahi duenak zuzenbide estatua errespetatu behar duela esaten zuena.
Azkenean, ordea, bi herrialde horiek akordioa lortu zuten Alemaniarekin, blokeoa gainditzeko. Zuzenbide estatua errespetatzeko baldintzak hor jarraituko du, baina ez da aplikatuko Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak epaia eman arte. Praktikan, horrek esan nahi du Europar Batasunaren oinarrizko printzipioak urratzen dituzten herrialdeei ezingo zaizkiela ordainketak eten gutxienez bi urte igaro arte.
Oztopo hori gaindituta, 1,074 bilioi euroko aurrekontua onartu du Europako Parlamentuak. Pandemia osterako 750.000 milioi euroko funtsa ere onartu dute, baina horrek ez du Parlamentuaren onespena behar.
Bozketan, eurodiputatuek babes zabala eman diete aurrekontuei: aldeko 548 boto, kontrako 81 boto eta 66 abstentzio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa