08:10

Mundua

KORONABIRUSA

Gabonetan senideen arteko topaketa handiak saihestea eskatu du MOEk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, jende asko dagoen ospakizunetan ez parte hartzea eta "gainezka" dauden merkataritza-guneetara ez joatea aholkatu du Munduko Osasun Erakundeak.

  • Gabonetako otorduetarako mahaia, prest

    Gabonetako otorduetarako mahaia, prest. CC0 lizentzia duen argazkialicen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gabonetako eta urte amaierako ospakizunei begira, familia bilera handiak saihestea eta ospakizun handietan ez parte hartzea eskatu du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), COVID-19aren zabaltzea eragozteko.

"Gomendagarria da etxean ospatzea, bizikide ez ditugunekin bilerarik ez egitea, eta eginez gero, ahal dela kanpoan egitea, distantziak mantenduta eta maskara jantzita", esan du Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan.

"Guztiok galdetu behar diogu geure buruari ea egoera honetan bidaiatzea benetan beharrezkoa den. Etxean gelditzeko unea da", esan du.

Irailaz geroztik lehen aldiz, iragan astean nabarmen behera egin zuen eguneko positibo kopuruak mundu mailan, batez ere, Europan izandako jaitsierari esker. Hala ere, zuhur mintzatu da Tedros eta irabazitakoa erraz gal daitekeela ohartarazi du.

"Pandemiak (jaiak) ospatzeko modua aldatuko du, baina horrek ez du esan nahi egin ezin dugunik", azpimarratu du Tedrosek. Haren esanetan, jakin badaki Gabonetan askok senideekin eta lagunekin egon nahi dutela, baina aurten arriskuak kontuan hartu behar direla gaineratu du.

OMEk ohartarazpen horiek berritu ditu, Gabonetan, edo horien ostean, COVID-19aren beste bolada bat gertatuko den beldur (Europan hirugarrena litzateke).

Gabonen ostean Europan COVID-19aren hirugarren olatu bat izango denaren beldur dira agintariak.

Bestalde, jende asko elkartzen den merkataritza-guneak saihestea eta, ahal dela, jende gutxiago biltzen den orduetan joatea gomendatu du. Gainera, merkataritza elektronikoa baliatzea proposatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena