12:27

Mundua

URAKANAK

Erdialdeko Amerikan ur faltagatik osasun krisia egon daitekeela adierazi du UNICEFek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

UNICEFek premiazko 46,2 milioi dolar eskatu ditu Eta eta Iota urakanen ondorioz kaltetutako 640.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko, egun edateko urik ere ez baitute.

  • Bi haur etxe baten hondakinen aurrean jolasean, Nikarauan.

    Bi haur etxe baten hondakinen aurrean jolasean, Nikarauan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UNICEFen ustez, ezinbestekoa da Erdialdeko Amerikan COVID-19aren krisiari gehituko zaion osasun krisi bat saihestea, Eta eta Iota urakanak igaro ostean, milaka pertsona edateko ura eskuratzeko aukerarik gabe geratu baitira. Horren harian, 46,2 milioi dolar premiaz bideratzeko eskatu du, kaltetu diren 640.000 herritar baino gehiago artatzeko.

Milaka pertsona aterpetxeetan daude, azaroan bi urakanek gutxienez ehunka hildako, desagertuak eta azpiegituretan eta nekazaritzan kale handiak eragin ostean Erdialdeko Amerikako herrialdeetan.

Laurent Duvillier UNICEFeko eskualdeko Komunikazio buruak adierazi duenez, familia askok dena galdu dute eta gaur egun ez dute edateko urik, ez suntsitutako komunitateetan, ezta eraman dituzten aterpetxeetan ere.

"Ur geldiak bai, baina edateko urik ez badago, COVID-19aren pandemiari gaineratu beharreko beste agerraldi bat izateko arriskua oso handia da. Hau da, ekaitz hirukoitza izango litzateke: urakanak, COVID-19a eta gaixotasun agerraldiak. Hori da saihestu behar duguna", azaldu du. Duvillierren arabera, hainbat aterpetxetan malaria eta hepatitisaren lehen kasuak hauteman dituzte dagoeneko.

UNICEFek 46,2 milioi dolar eskatu ditu "Hondurasen, Nikaraguan, Guatemalan eta Belizen behin baino gehiagotan izandako uholde eta luiziak jasan dituzten 646.000 pertsona baino gehiagoren behar humanitario kritikoenei erantzuteko (327.000 haur daude horien artean)". GKEaren helburua da lau herrialde horietako eremu kaltetuenetako babesleku eta komunitateetara premiazko hornigaiak eta oinarrizko zerbitzuak eramateko balioko duten baliabideak lortzea.

Bernt Aasen UNICEFek Latinoamerika eta Kariberako duen eskualdeko zuzendariaren arabera, gaur egun erakundearen baliabideak ez dira nahikoa laguntza humanitarioa emateko, eta azkar egiten ez bada, neska-mutiko askok "prebenitu daitezkeen gaixotasunen ondorioz" hiltzeko arriskua dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena