23:01

Mundua

AEB-ko hauteskundeak

Biden nagusitu da Georgian eta Trump, Ipar Carolinan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hainbat komunikabidek emandako emaitzak baieztatzen badira, Bidenek 306 ordezkari izango ditu eta Trumpek 232.  

  • Joe Biden hauteskundeak irabazi ostean.

    Joe Biden hauteskundeak irabazi ostean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hainbat komunikabidek zabaldutako datuen arabera, Joe Biden nagusitu da Georgiako estatuan eta Donald Trump Ipar Carolinan. Edonola ere, honek ez du Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan aldaketarik ekarriko. Alderantziz,  presidentegai demokrataren garaipena indartuko du.   

CNN, CBS eta NBC telebista-kateen arabera, Biden gailendu da Georgian eta, ondorioz, beste 16 ordezkari  izango ditu.

Horrenbestez, 1992tik Georgian irabazten duen lehen presidentegai demokrata da Biden.

CNNk, The Washington Post-ek eta The New York Times-ek zabaldutako datuen arabera, Trump nagusitu da Ipar Carolinan eta 15 ordezkari gehiago izango ditu.

Gauzak horrela, Bidenek 306 kongresista eskuratu ditu eta Trumpek 232. Hauteskundeak irabazteko gutxienez 270 eserleku lortu behar dira.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena