11:22

Mundua

KORONABIRUSA

Bidenek COVID-19aren aurkako batzordea iragarri eta musukoa erabiltzeko eskatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

AEB da munduan pandemiak gogorren astindu duen herrialdea, 10 milioi kasu baino gehiago eta 237.700 hildako zenbatu baitituzte bertan.

  • Joe Biden.

    Joe Biden. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautatuak pandemiaren aurkako aholkularitza batzordeko adituen izenak iragarri ditu. David Kessler, Vivek Murthy eta Marcella Nunez-Smith medikuek eta hamar kide gehiagok osatuko dute aipatu batzordea.

"Aholkularitza batzordeak lagundu egingo dit nire lana diseinatzen kutsatuen kopuruaren gorakadari aurre egiteko, txertoak seguruak eta eraginkorrak direla bermatzeko eta eraginkortasunez, zuzen eta doan banatzeko, eta arrisku handiko herritarrak babesteko", azaldu du.

Bidenek pandemiaren "politizazioa" atzean uzteko eskatu die herritarrei, eta osasun agintarien gomendioak kontuan izateko, "normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko". Halaber, maskara erabiltzeko eskatu die estatubatuarrei, hori baita "bizitzak salbatzeko" modua.

Aurretik "negu gogorra" dugula ohartarazi du presidente hautetsiak, eta presidente bezala izango duen "borrokarik garrantzitsuenetako bat" gainditzeko "zientziaren eta adituen aholkuak" kontuan izango dituela azpimarratu du.

AEBko egoera

AEB da munduan pandemiak gogorren astindu duen herrialdea. Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera, 10 milioi kasu baino gehiago eta 237.700 hildako utzi ditu jada. Ospitaleratzeek, hildakoen kopuruak eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen dute bertan, eta, adituek ohartarazi dutenez, baliteke hotzarekin are gehiago hedatzea birusa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena