19:14

Mundua

La Pazeko adierazpena

"Ultraeskuineko kolpismoa", demokraziarentzako mehatxu nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, Pablo Iglesias, Jose Luis Rodriguez Zapatero, Evo Morales, Rafael Correa, Dilma Rousseff, Alexis Tsipras, Jean Luc Melenchon eta Caterina Martinsek sinatu dute adierazpen bateratua.

  • Ceremonia de investidura del presidente de Bolivia, Luis Arce, en La Paz. Foto: EFE

    Ceremonia de investidura del presidente de Bolivia, Luis Arce, en La Paz. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Espainiako presidenteordeak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu ohiak adierazpen bateratu bat sinatu dute, beste hainbat buruzagi eta agintari ohirekin batera. “Ultraeskuineko kolpismoa” demokraziarentzako eta bake sozialerako mehatxu nagusia dela ohartarazi dute guztiek.

Era berean, demokraziaren defentsarako ‘La Pazeko Adierazpena’ babestu dute Luis Arce Boliviako presidente berriak, Alberto Fernandez Argentinako homologoak eta Iglesiasek berak; Hegoamerikako herrialdearen hiriburuan elkartu dira hirurak.

Evo Morales (Bolivia), Rafael Correa (Ekuador), Dilma Rousseff (Brasil), Alexis Tsipras (Grezia) eta Zapatero presidente ohiek ere adierazpenari babesa eman diote.

Ezkerreko beste hainbat hautagaik eta buruzagik ere bat egin dute, besteak beste, Andres Arauz, (Ekuador), Danien Jadue (Txile), Gustavo Petro (Kolonbia), Veronica Mendoza (Peru), Jean Luc Melenchon Frantzia Intsumisoko buruzagia eta Caterina Martins Portugaleko Bloco de Esquerdaren agintariak.

Agiriaren arabera, koronabirusaren pandemia larriak eragindako krisiak antolakuntza sozialaren “ahultasun nagusiak” agerian utzi ditu.

“Osasun sistemen eta zerbitzu publikoen ahultasuna; Estatuen gizarte babeserako mekanismoen gainbehera, neoliberalismo urte askoren ondorio; enpresaburuen mesede esklusiborako erabili diren etekin ereduak sozial, ekonomiko eta ekologikoki jasangarriak ez direla; eta, bereziki kezkagarria, mundu osoko sistema demokratikoek aurre egin behar dieten arriskuei”, aipatu dituzte.

"Ultraeskuina hedatzen ari da"

Gainera, demokrazia “mehatxupean” dagoela azpimarratu dute sinatzaileek, eta horren adibide bezala “azken hilabeteetan Bolivian izan diren gertakariak” jarri dituzte: Evo Morales kargua uztera behartu zuten. “XXI. mendean, demokraziaren eta bake sozialaren mehatxu nagusia ultraeskuineko kolpismoa da”, berretsi dute.

“Ultraeskuina hedatzen ari da, tresna politiko gisa gezurra eta aurkari politikoen difamazioa erabiliz, jazarpen eta indarkeria politikoaren aitzakiarekin, ezegonkortasuna eta boterera heltzeko modu antidemokratikoak bultzatzen ditu”, ohartarazi dute buruzagiek eta agintari ohiek.

“Ekintza antidemokratikoa, euren zerbitzura dauden komunikabideak dauden tokietan areagotzen da, eragiteko botere ikaragarria dutelako, manipulatuz eta demokraziak bahituz, interes politiko eta ekonomiko propioak defendatzeko”, nabarmendu dutenez.

Arce karguaz jabetu da gaur Bolivian. Ekitaldia aprobetxatuz, adierazpenari Boliviako hiriburuaren izena jarri diote, “herrialdea kolpismoari aurre egiteko erantzunaren eredu” bihurtu delako.

“Adierazpenaren sinatzaileek, Europako eta Iberoamerikako gobernariek, presidente ohiek eta buruzagi aurrerakoiek, demokrazia, bakea, giza eskubide eta justizia sozialaren alde elkarlanean aritzeko konpromiso historikoa berresten dugu, ultraeskuineko kolpismoaren mehatxuaren aurrean”, azaldu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena