Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, antzokiak, zinema aretoak, gimnasioak eta igerilekuak itxiko dituzte. Murrizketa neurri berriak azaroaren 24ra bitartean egongo dira indarrean.
Erroma erdiguneko terraza bat. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Italian, Giuseppe Conte lehen ministroak murrizketa berriak iragarri ditu koronabirusaren bigarren olatua apaltzen saiatzeko. Neurri horien artean daude, antzokiak, zinema aretoak, gimnasioak eta igerilekuak ixtea, eta tabernak eta jatetxeak, ostera, 18:00etatik aurrera ixtea. Neurriak gaur hasi eta azaroaren 24ra arte egongo dira indarrean.
"Denok arau berri horiek errespetatzen baditugu, azaroan kutsatzeen kurba kontrolatu ahal izango dugu eta Gabonei lasaiago begiratu", adierazi zuen atzo Giuseppe Conte lehen ministroak dekretu berria azaltzerakoan.
Contek Ministroen Kontseilua deitu du gaurko, murrizketa neurriek kalteturiko sektoreak babesteko laguntzak aztertzeko.
Herrialde osorako etxeratze agindua onartu ez badute ere, eskualdeek jende pilaketak egon daitezkeen guneak itxi ahal izango dituzte 21:00etatik aurrera. Dena dela, etxeratze agindua dute Lazion (Erroman barne), Campanian, Sizilian, Calabrian eta Lombardian.
Jatetxeak, tabernak, pubak, izozki dendak eta gozotegiak 05:00etatik 18:00etara ireki ahal izango dituzte, igande eta jaiegunak barne. Mahai bakoitzean gehienez ere lau pertsona eseriko dira, bizikideak ez baldin badira. Gainera, etxerako zerbitzua eskaini ahal izango da eguneko 24 orduetan.
Halaber, guztiz itxiko dituzte gimnasioak, igerilekuak, bainuetxeak, kultura zentroak, zentro sozialak, bingoak eta kasinoak eta jolas parkeak.
Bestalde, antzokiak, zinema aretoak eta kontzertu aretoak itxita egongo dira, aire zabalean daudenak barne.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa