11:04

Mundua

Europar Batasuna

'Brexit'ari buruzko akordioa lortzeko azken ahalegina abiatu dute Londresek eta EBk

agentziak | erredakzioa

Helburua da behin betiko testu bat garaiz adostea, azaroaren erdialdean berresteko prozesua hasi aurretik.

  • 'Braxit'aren aurkako banderak. Argazkia: EiTB

    'Braxit'aren aurkako banderak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuak eta Europar Batasunak (EB) negoziazio fase "bizia" hasi zuten atzo, eta bi protagonistek uste dute urte amaieran akordiorik gabeko 'brexit'a saihesteko azken saiakera dela.

Elkarrizketak fruitua ematen badu, datozen bi edo hiru asteetan negoziatzaileek egunero hitz egitea espero da, asteburuak barne. Izan ere, helburua da behin betiko testu bat garaiz adostea, azaroaren erdialdean berresteko prozesua hasi aurretik.

Azken fase honen batzarrak Londresen hasi dira, igandera arte egingo dituzte aurrez aurreko elkarrizketekin. Ordutik aurrera batzarrak Erresuma Batuaren hiriburuan eta Bruselan txandakatuko dituzte.

Europako Kontseiluaren azken batzarraren ondoren Londresek egindako presioaren ondorio da elkarrizketa molde berria, ez baitzen orduan aparteko urratsik eman Erresuma Batuaren eta EBren arteko harreman berriaren inguruan.

Boris Johnson lehen ministro britainiarrak negoziazioa amaitzeko eta 'brexit' gogorra onartzeko mehatxua egin zuen Bruselak elkarrizketak indartzen ez bazituen.

Hala, Erresuma Batuaren presioak eragin du korapilatsuenak ez diren gaien inguruan lege zirriborroak egiten hastea, orain arte EBk uko egin ostean.

Bruselak atzera egin du eta onartu egin du etorkizuneko aldebiko harremanaren puntu arinenak negoziatzen hasteari, baina ohartarazi du hasierako jarrerari eusten diola: ezer ez da adostuta egongo dena adosten den arte.

Ekonomia

Arrantza kuoten banaketa eta Erresuma Batuaren uretara sartzeko baimena ere blokeatuta dago.

Europar Batasunak egungo eskubideei eutsi nahi die, baina Johnsonek uren kontrola berreskuratu nahi du, eta ez dio uko egin nahi garaipen politiko horri, nahiz eta arrantzaren sektorea Erresuma Batuko ekonomiaren % 0,1a besterik ez izan.

Azken egunotan, Londresko Gobernuak enpresei adierazi die martxan jar dezatela urtarrilaren 1etik aurrerako plana, orduan jarriko baitira indarrean oztopo burokratiko berriak esportazioetan eta inportazioetan.

Michael Gove ministro britainiarrak irailean aurreratu zuenez, Doverko portuan 7.000 kamioiko ilarak sortuko dira traba burokratikoengatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena