08:10

Mundua

KORONABIRUSA

Neurri murriztaile berriak Italian, "erabateko konfinamendua" saihesteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehen ministroak iragarri duen dekretu berria azaroaren 13ra arte egongo da indarrean. Igandean, 11.705 kasu zenbatu dituzte, pandemia hasi zenetik eguneko kopururik handiena.

  • Giuseppe Conte Italiako lehen ministroa

    Giuseppe Conte Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italian, Giuseppe Conte lehen ministroak neurri murriztaile gehiago iragarri ditu bart, COVID-19ari aurre egiteko. Izan ere, atzo Italiak goia jo zuen kutsatze kopuruari dagokionez. Guztira, 11.705 positibo atzeman dituzte, pandemia hasi zenetik egun bakarrean zenbatutako kopururik handiena. Hala ere, orain hasieran baino proba gehiago egiten dira.

"Ezin dugu denborarik galdu. Konfinamendu orokor berri bat saihestu behar dugu", azpimarratu du Contek neurri berriak iragartzeko eskaini duen prentsaurrekoan. Neurri horiek tabernetan, jatetxeetan, gimnasioetan eta eskoletan eragina izango du.

Dekretu berria azaroaren 13ra arte egongo da indarrean. Horren arabera, Italiako udalerrietako alkateek beren herrietako kaleak edo plazak itxi ahal izango dituzte, pilaketak saihesteko.

Zehazki, 21:00etatik aurrera plazak eta kaleak ixteko aukera izango dute, jende pilaketak eragozteko.

Hala ere, momentuz ez dituzte gimnasioak eta igerilekuak itxiko. Astebeteko epea eman die Conte lehen ministroak gimnasioei eta igerilekuei, osasun protokoloak errespetatzeko. Hori egin ezean, datorren astean itxi egingo dituztela ohartarazi du.

Urriaren 13tik tabernak eta jatetxeek 00:00etarako itxi behar dituzte ateak. Hala ere, mahaietako zerbitzurik ez duten tokiek 21:00etarako itxi beharko dute.

Horrez gain, jatetxeek, tabernek eta izozki dendek 18:00etarako itxi beharko dituzte, etxerako zerbitzua eskaintzen duten horiek izan ezik.

En los restaurantes además solo podrán sentarse a la misma mesa un máximo de seis personas.

Gainera, jatetxeetan gehienez ere sei pertsona eseri ahalko dira mahai baten bueltan.

Halaber, kongresuak telematikoki egingo dira, eta Administrazio Publikoaren bilera guztiak urrutitik egingo dira, ezinezkoa ez bada.

Hezkuntza-sistemari dagokionez, lehen hezkuntzako eskoletako ikasgaiek presentzialak izaten jarraituko dute, "Funtsezko aktibotzat" jotzen baitira, baina Bigarren Hezkuntzatik "metodo malguagoak bultzatuko dira" eta txandaka antolatuko dira sarrerak.

Neurri horrek kaltetutako enpresarien sakrifizioak ulertzen dituela onartu du lehen ministroak, baina laguntzak agindu zituen.

Italia larrialdi egoeran egongo da datorren urteko urtarrilaren 31ra arte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena