Mundua
Hauteskundeak
EiTB.EUS
Herritarrak hauteslekuetara deituta daude datorren azaroaren 3an, Biden eta Trumpen arteko lehian bustitzeko. Halere, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Hauteskunde Kolegioak aukeratuko du.
2016ko AEBko hauteskundeak. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
2016an AEBn egindako hauteskundeetan Donald Trumpek (62,9 milioi boto) baino 2,8 milioi boto gehiago eskuratu zituen Hillary Clinton hautagaiak (65,8 milioi boto). Alabaina, Trumpentzat izan zen herrialde horretako presidentetza. Aurretik ere gertatu izan da horrelakorik AEBko hauteskundeetan. Zergatik?
Herritarrak hauteslekuetara deituta daude datorren azaroaren 3an, Joe Biden eta Donald Trumpen arteko lehian bustitzeko. Halere, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Hauteskunde Kolegioak, 229 urteko historia duenak, aukeratuko du.
Hau da, estatubatuarrek ez dute presidentea zuzenean hautatuko. Eginkizun hori Hauteskunde Kolegioari dagokio, baita presidenteordea aukeratzea ere. Estatu guztietako 538 ordezkariz osatutako batzordea da. Ordezkari horiek erabakiko dute, boto bidez eta estatubatuar guztien izenean, AEBko presidente berria.
Hauteskunde Kolegioan estatu bakoitzari dagokion ordezkari kopurua bat dator estatu horrek dituen senatari eta kongresista kopuruarekin. AEBko Kongresuan 435 eserleku daude eta Senatuan 100. Gainera, Columbiako Barrutiak beste hiru delegatu ditu. Beraz, guztira, 538 ordezkariz dago osatuta Hauteskunde Kolegioa.
Horrenbestez, hautagaiek 270 boto eskuratu behar dituzte batzorde horretan AEBko presidente izateko.
Litekeena da estatu hauek giltzarri izatea presidentearen hautaketan: Pensilvania (20), Ipar Carolina, Florida (29), Michigan (16), Wisconsin eta Arizona (11).
Gauzak horrela, berdin dio estatu batean irabazten duen hautagai batek milioi bat botoko tartearekin edo boto bakarraren aldearekin irabazten duen, estatu horretako ordezkari guztiak bereak izango baitira Hauteskunde Kolegioan.
Hauteskunde sistema hau erabiltzen duen herrialde bakarra da AEB. Aditu askok kritikatu dute sistema hori, Estatuko buruzagitzara hauteskundeak irabazi gabe heltzea ahalbidetzen duelako.
Azaroaren 3ko hauteskundeetan aukeratuko dituzten organoak
Ordezkarien Ganbera: Azaroaren 3an, Ordezkarien Ganberako 435 kideak hautatuko dira. Bi urtetik behin aukeratzen dira. 2018ko hauteskundeetan, Alderdi Demokratak irabazi zituen hauteskundeak, 232 ordezkari eskuratuta. Alderdi Errepublikanoak, berriz, 197 lortu zituen.
Senatua: Goi Ganberako ordezkarien herena bi urtetik behin hautatzen da. Bi senatari aukeratzen dira estatu bakoitzeko. Azaroaren 3an, 33 senatari hautatuko dituzte. Gaur egun, errepublikanoek dute gehiengoa: 53 eserleku errepublikano eta 47 demokrata daude.
Gobernadoreak: Egun berean, 11 estatutako gobernadoreak ere hautatuko dituzte. Gaur egun, 50 gobernadoreetako 26 errepublikanoak dira, eta 24, berriz, demokratak.
Joe Bidenen profila
Orain dela 48 urte hasi zen lasterketa luze baten azken etapa da Joe Bidenen (78 urte) Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izateko kanpaina. Senatari izendatu zutenean abiatu zuen. Gainera, Barack Obamarekin presidenteordea ere izan da, eta eskarmentu handiko hautagaia da.
Donald Trumpen profila
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidentea (kargura heltzen zaharrena) orain arteko aberatsena eta aurretik kargu militar edo politiko bat izan gabe buruzagi izatera heldu den lehena izan da.
Politikara jauzi egin baino lehen, Trump enpresari ezaguna zen AEBen. Azken lau urteetan, haren pertsonalitate indartsuak eta politika populistak AEBen bilakaera baldintzatu dute, jarraitzaile fidelen eta aurkako sutsuen artean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa