Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Parisek gehienezko muga gainditu du ezarritako hiru adierazleetan: intzidentzia-tasa, adinekoen intzidentzia-tasa eta zainketa intentsiboetako oheen okupazio-tasa.
Parisko La Pitie-Salpetriere ospitalea. Argazkia: EFE
Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri du Paris eskualdean, eta bihartik aurrera neurri murriztaile gehiago indarrean egongo dira koronabirusak eragindako kutsatzeak apaltzeko.
Agintariek azaldu dutenez, Parisek gehienezko muga gainditu du ezarritako hiru adierazleetan: intzidentzia-tasa (100.000 biztanleko 250 kasu), adinekoen intzidentzia-tasa (100 kasu) eta zainketa intentsiboetako oheen okupazio-tasa (koronabirusa duten gaixoak % 30).
Beraz, bihartik aurrera eta hurrengo 15 egunetan, tabernak guztiz itxita egongo dira, baina jatetxeek segurtasun neurri zorrotzak beteta irekitzeko baimena izango dute. Unibertsitate eta goi mailako hezkuntza zentroetan gehienezko edukiera erdira murriztuko da. Museo, zinema eta antzokien kasuan, irekita jarraitzeko aukera dute, lehendik segurtasun neurri zorrotzak ezarriak dituztelako.
Halaber, Frantziako Gobernuak telelana lehenestea ere eskatu du alerta maila gorena ezarritako tokietan.
Azken datuen arabera, 12.566 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta hildakoak 32 dira. Pandemia hasi zenetik, 619.190 positibo eta 32.230 heriotza izan dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa