23:46

Mundua

Hauteskundeak AEB-n

Trumpen eta Bidenen arteko eztabaida beroak debateen eredua aldatzea ekarriko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Donald Trumpen eta Joe Bidenen arteko lehen hauteskunde debatea kaotikoa izan zen, eta elkarri zapaldu zioten etengabe.

  • Donald Trump eta Joe Biden lehen eztabaidan.

    Donald Trump eta Joe Biden lehen eztabaidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), azaroko hauteskundeetarako bost aste falta direnean, Donald Trump presidente eta hautagai errepublikanoaren eta Joe Biden hautagai demokrataren arteko lehen aurrez aurrekoa izan zen asteazkenean. 

Debatea kaotikoa eta beroa izan zen. Elkarri zapaldu zioten etengabe eta eztabaida falta izan zen.

Gauzak horrela, hauteskunde debateak antolatzen dituen batzordeak eztabaidaren eredua aldatuko duela iragarri du, "ordenatua izan dadin".

Organo horrek ohar batean azaldu duenez, "bart gaueko eztabaidak agerian utzi du debateen ereduak beste egitura bat behar duela gai ezberdinen inguruko eztabaida modu ordenatuago batean egingo direla bermatzeko".

Horrela, bada, egin beharreko aldaketak zeintzuk diren aztertuko dituzte eta "laster" iragarriko dituzte neurri berriak.    

The Washington Post egunkariaren arabera, Trumpen eta Bidenen arteko lehen eztabaida polemikoak 98 minutuko iraupena izan zuen eta, bataz beste, minutu bakoitzeko izan ziren etenaldiak. Trumpek 71 aldiz zapaldu zion Bideni, eta azken horrek 22 aldiz isilarazi zuen bestea.   

Chris Wallace kazetaria moderatu zuen eztabaida eta behin baino gehiagotan egin zien errieta bi hautagaiei. Hainbat kritika jaso ditu moderatzaileak, bi presidentegaiek herritarren intereseko gaiei buruz eztabaidatzera bideratzeko gai izan ez zela iritzita.  

Ez da ohikoa lehen eztabaida burutu ostean aldatzea hauteskunde debatearen formatua, baina hala egingo dutela ziurtatu dute. Hori bai, ez dute argitu Mike Pence egungo presidenteordeak eta Kamala Harris hautagai demokratak asteazkenean egingo duten debaterako aldaketa horiek indarrean egongo diren ala ez.

Trumpen eta Bidenen arteko bigarren eztabaida urriaren 15ean izango da, Miamin.

BIDEOA | Trumpek eztabaida zakartu du Joe Biden bere onetik ateratzeko

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena