08:20

Mundua

KORONABIRUSA

Tabernak eta jatetxeak 22:00etan itxiko dituzte Ingalaterran, ostegunetik aurrera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak iluntzean hitzaldia eskainiko du, koronabirusari aurre egiteko neurri murriztaile berriak iragartzeko.

  • Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa Komunen Ganberan

    Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa Komunen Ganberan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren ostegunetik aurrera, tabernak, jatetxeak eta pubak 22:00etan itxi beharko dituzte Ingalaterran, koronabirusaren kutsatze erritmoa eteten saiatzeko. Garaiz ixteaz gain, ostalaritzako saltokietan ezingo da barran eskatu ezta kontsumitu ere. Gauzak horrela, jan-edana mahaietara soilik mugatuko da.

Pandemiaren berpiztearen aurrean, Gobernu britainiarrak alerta maila hirutik laura igo du (bosteko eskala batean).

Johnsonek Larrialdi Batzordea deitu du gaurko eta hitzaldia eskainiko du iluntzean herrialdiaren aurrean (Euskal Herrian 21:00ak direnean), neurri murriztaile berriak iragartzeko.

Halaber, Boris Johnsonek agerraldia egingo du gaur Komunen Ganberan, eta aurrerantzean ere higienea eta distantzia soziala mantentzearen eta maskarak erabiltzearen garrantzia azpimarratuko du.

Aurreko asteaz geroztik, Ingalaterran ezin dira sei pertsona baino gehiago elkartu, ez kalean eta ezta barruan ere.

Gobernuaren osasun aholkulariek ohartarazi dutenez, litekeena da urrian eguneko 50.000 kutsatze izatea baldin eta neurri murriztaile gehiago ezarri ezean. Ez hori bakarrik, joera aldaketarik ezean egunero 200 hildako ere zenbatu daitezkeela ere iragarri dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena