19:45

Mundua

Koronabirusa

Koarentena zazpi egunetara murriztu du Frantziako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, kutsatzeen jarraipena egiteko eta kontaktu estuak bilatzeko 2.000 langile gehiago kontratatuko dituela iragarri du.

  • Gizon bat korrika, Eiffel dorrearen inguruan.

    Gizon bat korrika, Eiffel dorrearen inguruan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusarengatik ezarritako koarentena 14 egunetik zazpira murriztea erabaki du ostiral honetan Frantziako Gobernuak.

"Isolamendua zazpi egunekoa izango da aurrerantzean, lehendabiziko zazpi egunetan baitago kutsatzeak gertatzeko arrisku gehien",  adierazi du Jean Castex lehen ministroak.

Azkenaldian egoerak nabarmen egin du okerrera Frantzian: 8.000 positibo inguru izaten ari dira egunero.  

"Birusa gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta ospitaleratzeak ugaritu egin dira", ohartarazi du.

Azken astean, milioi bat test egin dituzte, baina Gobernua osasun sistema arindu nahi du, sintomak dauzkaten eta arriskuan dauden pertsonek lehentasuna izan dezaten.

Itxaron zerrendak arintze aldera, Frantziako Gobernuak iragarri du 2.000 profesional gehiago kontratuko dituztela kutsatzeen jarraipena eta kasu susmagarriak detektatzeko. Halaber, ordutegi bereziak ezarriko dituzte laborategietan premiazkoak diren kasuei lehentasuna emateko.

Testuinguru honetan, 42 departamentutan alerta gorria ezarri dute, eta Marseilla, Burdeos eta Guadalupeko prefektuei epidemiaren kontrako neurri murriztaile berriak hartzeko eskatu die Gobernuak.

Halaber, eta herritarrak udan gehiegi lasaitu direla iritzita, segurtasun-distantzia mantentzea, eskuak sarritan garbitzea eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa dela gogoratu du Gobernuak.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena