Mundua
TXINA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzerriko hainbat agente, tartean BioNTech laborategi alemaniarra eta Inovio Pharma estatubatuarra, bertako enpresekin elkarlanean aritu dira dituzten txerto esperimentalak probatzeko.
Txerto bat. Argazkia: EFE.
Txinak baimendu egin du intsektuen zeluletan birusaren andui bat haztean oinarritzen den txertoa gizakietan probatzen hastea, Chengdu hiriko Gobernu lokalak jakinarazi duenez.
Gobernuaren arabera, proteinak sortuko dituzten intsektuen zelulak erabiltzeak eskala handian ekoizpena bizkortzea ekar lezake.
Chengdu hiriko Sichuan Unibertsitateko West China ospitaleak garatutako txertoak argi berdea jaso du Mediku Produktuetarako Administrazio Nazionaletik, proba klinikoen fasean sartzeko.
Orain arte, prototipoa tximinoetan probatu da, eta emaitza positiboak eman ditu SARS-CoV-2 infekzioa saihesteko, ageriko albo-ondoriorik gabe.
Txinako zientzialariak dira, oraingoz, txertoen arloan liderrak, gutxienez beste zortzi txerto potentzialekin, eta saiakuntza klinikoen azken faseetan daude jada.
Atzerriko hainbat agente, tartean BioNTech laborategi alemaniarra eta Inovio Pharma estatubatuarra, bertako enpresekin elkarlanean aritu dira dituzten txerto esperimentalak probatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa