10:40

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Bernie Sanders: "Aurrerapauso guztiak arriskuan egongo dira Trumpek irabazten badu"

Agentziak | Erredakzioa

Senatari ezkertiar eta Etxe Zurirako hautagai ohiak Demokraten Konbentzio Nazionalean nabarmendu duenez, azaroaren 3ko hauteskundeak "AEBren historia modernoko garrantzitsuenak" izango dira.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bernie Sanders senatari ezkertiar eta Etxe Zurirako hautagai ohiak astelehen honetan bere jarraitzaileei ohartarazi dienez, Joe Biden hautagai demokrataren alde bozkatzen ez badute, bere alderdiak "emandako aurrerapauso guztiak arriskuan" egongo dira.

"Nire kanpaina babestu zuten milioika lagunei hitz batzuk esateko aukera aprobetxatu nahi dut", esan du Sandersek; izan ere, alderdiko goi-kargudun batzuek salatu dutenez, 2016an ez zituen bere boto-emaileak konbentzitu Hillary Clintonen alde bozkatzeko.

"Herritar gehienak guk babesten ditugun ideiekin bat datoz, baina Trumpek agintean jarraitzen badu, orain arte eman ditugun aurrerapauso guztiak arriskuan egongo dira", adierazi du Sandersek Demokraten Konbentzio Nazionalean.

Sandersek nabarmendu duenez, azaroaren 3ko hauteskundeak "AEBren historia modernoko garrantzitsuenak" izango dira, Donald Trumpen gobernuaren agindupean "autoritarismoa egonkortu baita herrialdean".

"Gure demokraziaren etorkizuna dago jokoan. Gure ekonomiaren etorkizuna. Gure planetaren etorkizuna. Herritar guztiok bat egin behar dugu, Donald Trump garaitu, eta Joe Biden eta Kamala Harris aukeratu", adierazi du Sandersek, koronabirusaren pandemiaren eraginez modu birtualean egindako Demokraten Konbentzio Nazionalean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena