Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBn, Brasilen eta Indian goranzko bihurgunearekin jarraitzen dute, hamar milioi kasu baino gehiagorekin hiru herrialdeen artean.
New York (AEB). ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Koronabirusaren pandemia kutsatutako 20 milioi pertsonatik gertu dago dagoeneko, tartean 730.000 hildako eta sendatutako hamabi milioi pertsona daudelarik, Johns Hopkins Unibertsitateak astelehen honetan emandako balantzearen arabera.
Guztira, 19.863.850 pertsona kutsatu dira eta 731.374 pertsona hil dira birusaren ondorioz; igandean, berriz, 19.648.084 eta 727.024 izan ziren. Horrek esan nahi du egun bakarrean 215.766 positibo eta 4.350 hildako izan direla, baina, aldi berean, sendatutako pertsonak 11,9 milioitik 12,1 milioira pasatu dira.
Ameriketako Estatu Batuek azken orduetan baieztatu dute pandemiak gehien zigortutako herrialdea dela, bost milioi kutsatu (5.044.864) baino gehiago izan baitira, tartean 162.938 hildako. Brasilek eta Indiak, berriz, hiru eta bi milioi kasu baino gehiago izan dituzte, 101.049 eta 44.386 hildakorekin, hurrenez hurren.
Errusia (885.718 positibo eta 14.903 hildako); Hegoafrika, Afrikako herrialderik kaltetuena (559.859 kasu eta 10.408 hildako, hurrenez hurren); Mexiko (480.278 kasu eta 52.298 hildako), Peru (478.024 kasu eta 21.072 hildako); Kolonbia (387.481 eta 12.842); Txile (373.056 eta 10.077); eta Iran (326.712 eta 18.427) dira hamar herrialde kaltetuenen zerrenda osatzen duten herrialdeak.
Ondoren Espainia (314.362 kasu), Erresuma Batua (312.574), Saudi Arabia (288.690), Pakistan (284.660), Bangladesh (257.600), Italia (250.566), Argentina (246.499), Turkia (240.804), Frantzia (235.237) eta Alemania (217.288) daude.
100.000 positiboen gainetik daude Irak (150.115), Filipinak (129.913), Indonesia (125.396), Kanada (121.367) eta Qatar (112.947). Kazakhstan, Egipto eta Ekuador, berriz, 90.000 kasuen gainetik daude, 99.442, 95.492 eta 94.459 kasurekin, hurrenez hurren.
Txinari aurrea hartu dion Boliviak ia 90.000 (89.999) ditu, eta Asiako erraldoiak 88.793 kasu zenbatu ditu, Ukrainak 83.775, Israelek 83.002, Suediak 82.323 eta Omanek 81.580. Atzetik ditu Dominikar Errepublika (79.732), Panama (74.492), Belgika (74.152) eta Kuwait (71.713), baita Bielorrusia (68.850), Arabiar Emirerri Batuak (62.525) eta Errumania (61.768) ere.
Herbehereak (59.360), Guatemala (56.605), Singapur (55.104), Portugal (52.668) eta Polonia (51.791) izan dira 50.000 kasuak gainditu dituztenak, eta Japonia (49.000), Honduras (47.454), Nigeria (46.577), Bahrain (44.011), Ghana (41.003), Armenia (40.410) 40.000 kasuen gainetik dauden herrialdeak.
40.000 kasuen inguruan daude Afganistan (37.054), Suitza (36.603), Aljeria (35.160), Azerbaijan (33.568), Maroko (33.237) eta Uzbekistan (30.820), baita Serbia (28.099), Moldavia (27.660), Irlanda (26.712), Kenya (26.436), Venezuela (25.805), Costa Rica (23 286), Nepal (22 972), Etiopia (22 818), Austria (22 033), Australia (21 397) eta El Salvador (20 423) ere.
Oraindik 20.000 izatera iritsi gabe, Txekiar Errepublika (18.355), Kamerun (18.042), Boli Kosta (16.715), Danimarka (14.759), Hego Korea (14.626), lurralde palestinarrak (14.208), Bosnia eta Herzegovina (13.687), Bulgaria (13.396), Madagaskar (13.086), Sudan (11.956), Ipar Mazedonia (11 839) eta Senegal (11 175) daude.
10.000 eta 5.000 kasuen artean daude Kosovo, Norvegia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Malasia, Zambia, Ginea, Gabon, Tayikistan, Haiti, Finlandia, Luxenburgo, Paraguai, Mauritania, Libano, Albania, Grezia, Kroazia, Libia, Yibuti eta Maldivak.
Ekuatore Ginea, Hungaria, Malawi, Zimbabwe eta Afrika Erdiko Errepublikak 4.000 kasu baino gehiago dituzte; Nikaragua, Kongo, Montenegro, Thailandia, Eswatini eta Somaliak 3.000 baino gehiago; eta Kuba, Namibia, Cabo Verde, Sri Lanka, Eslovakia, Mali, Hego Sudan, Surinam, Mozambike, Lituania, Eslovenia, Estonia, Ruanda eta Ginea Bissau herrialdeek, 2.000 baino gehiago.
Milatik kasuetatik gora daude Islandia, Benin, Sierra Leona, Yemen, Tunisia, Angola, Zeelanda Berria, Uruguai, Letonia, Uganda, Jordania, Georgia, Zipre, Liberia, Gambia, Siria, Burkina Faso, Niger, Malta, Togo eta Jamaika.
Ez dira mila positiboetara iristen Chad, Andorra, Sao Tome eta Principe, Botswana, Lesoto, San Marino, Bahamak, Vietnam, Tanzania, Taiwan, Guyana, Burundi, Comoras, Birmania, Mauricio, Mongolia, Eritrea, Kanbodia, Trinidad eta Tobago, Brunei, Barbados, Monako, Seychelle, Papua Ginea Berria, Bhutan, Antigua eta Barbuda, Liechtenstein, Belize, Saint Vincent eta Grenadinak, Fiji, Santa Luzia, Granada, Ekialdeko Timor, Laos, Dominika eta San Kristobal eta Nieves.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa