22:36

Mundua

Beiruteko leherketa

Libanoko presidenteak ez du "kanpo-eragina" baztertzen Beiruteko leherketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aounek esan du ez dela kanpo-eragina baztertzen, misil bat "edo beste edozein ekintza".

  • Michel Aounek, Libanoko presidentea, ez du kanpo eragina baztertzen portuko leherketan.

    Michel Aounek, Libanoko presidentea, ez du kanpo eragina baztertzen portuko leherketan. Argazkia:EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michel Aoun Libanoko presidenteak baieztatu du, oraindik, asteartean Beirut astindu zuen 2.750 amonio nitrato tonen eztanda zerk eragin zuen ez dela argitu. Aounek esan du ez dela kanpo-eragina baztertzen, misil bat "edo beste edozein ekintza".

"Ez da oraindik eztandaren arrazoirik zehaztu, kanpo-eragina egon izana posible da, misil bat, bonba bat edo beste edozein ekintza", adierazi die Aounek tokiko hedabideei.

Estatuburuak esan du Emmanuel Macroni aireko argazkiak eskatu zizkiola Beiruteko portuan "zehatz-mehatz zer gertatu zen" ikusteko.

Aounek esan du, ikerketak, ongarria nola jasota zegoen argitzea duela helburu. Baita leherketa arduragabekeriagatik edo istripu batengatik gertatu zen argitzea ere.

Suntsiketan "kanpo-eragina" egon zen ere aztertuko dutela gehitu du Michel Aounek.

Oraingoz 16 pertsona atxilotu dituzte, Beiruteko portuko zuzendaria barne, bere leherketarekiko ustezko arduragatik; hala ere, iturri militar batek ziurtatu du askoz jende gehiago ari direla ikertzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena