Mundua
COVID-19aren aurkako txertoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
MOEko Osasun Larrialdietako zuzendari Mike Ryanek gehitu du txerto horietako bat emaitza onak ematen hasten denean "txertoa ekoiozten hasiko" dela.
Sei txerto oso fase aurreratuan daude. Argazkia: EFE
COVID-19aren aurkako sei balizko txerto fase oso aurreratuan daude, eta itxaropena dago laster herritarrak koronabirusaren aurka immunizatzen hasteko, Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak adierazi duenez.
Aste hasieran koronabirusaren aurkako "panazearik" egon ez daitekeela esan zuen adituak, gaur argitu du nahiz eta prozesuan oso aurreratuak doazen txertoak egon (hirugarren fasean, entsegu klinikoak egiten), eta emaitzak itxaropentsuak izan, azpimarratu du testen azken emaitzak itxaron behar direla.
Tedrosek aipatutako txertoetatik hiru Txinan garatzen ari dira, bi AEBetako Pfizer eta Moderna farmazeutikoen laborategietan, eta azkena AstraZenec laborategi britainiarra ari da garatzen, Oxfordeko Unibertsitatearen kolaborazioarekin.
MOEko Osasun Larrialdietako zuzendariak, Mike Ryanek gehitu du txerto horietako bat emaitza onak ematen hasten denean "txertoa ekoiozten hasiko da, eta herritarrak immunizatzeko prozesuari ekingo zaio, baina kontuz ibili beharra dago eta kontrako efektuak identifikatu behar dira milaka pertsonei txertoa jartzen hasi aurretik".
MOEtik gogoratu dute 6 hautagai horietaz gain, beste 160 laborategik lanean dihardutela txertoa lortzeko, koronabirus baten aurka lortzen den lehenengoa.
Errusiarrek, lehengo asteburuan, Gamelai Inbestigazio Epidemiologikoko eta Mikrobiologikoko Zentro Nazionalak txerto bat garatu duela esan zuten. Txerto hori proben azken fasean dagoela adierazi zuten eta urrirako herritarrak inokulatzen hasteko aukera mahai gainean jarri zuten. Hala ere, MOE zuhur agertu da aukera horren aurrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa